86. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 211/2013 prozedura

Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Ángel Sevilla García jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Beltran Valgañon Promociones, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 211/2013 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen 382/2013 Epaia eman da:

Logroñon (Errioxa), 2013ko azaroaren 21ean.

Emma Porto García andreak, Logroñoko (Errioxa) Lan arloko 3. Epaitegiko epaile-magistratuak, 211/13 auto hauek aztertu ditu, Ángel Sevilla García jaunak eskaturik bideratu direnak, Beltran Valgañon Promociones, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsa alderdi dela.

Erregearen izenean.

382/13 Epaia eman du.

Epaitza:

Baiesten dut Ángel Sevilla García jaunak Beltrán Valgañón Promociones, S.L.ren kontra jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 5.110,50 euro eta interesak ordaintzera, honako honen hirugarren oinarrian adierazi bezala.

Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahalko da Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazten denetik bost eguneko epean iragarri behar da errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz. Alderdi kondenatuak, errekurtsoa jarri ahal izateko, kondenaren diru kopurua sartu behar du epaitegi honek Banesto bankuan (Banco Español de Crédito) duen 4191 0000 65 0211 13 kontuan, eta baldintza hori bete ezean errekurtsoa ez da iragarritzat joko.

Era berean, kontu korronte berean 300 euro sartu beharko dira, erregutze-errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina Idazkaritzan aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Beltran Valgañon Promociones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Logroñon, 2014ko martxoaren 26an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1405630