86. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 1336/2013 prozedura.
Judiziorako eta galdeketarako zitazio zedula

Zitazioa agindu duen organoa:

Madrilgo Lan arloko 1. Epaitegia.

Zein auzitan:

1336/2013 judizioa, Mercedes Martínez Peñak sustatua, kaleratzea dela-eta.

Zitatua:

Integración de Servicios Auxiliares, S.A., aipatu judizioan alderdi demandatua den aldetik.

Zitazioaren xedea:

adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta judizioko egitate eta inguruabarren gainean egin nahi dizkioten galderei erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Agertu beharreko tokia eta eguna:

epaitegi honetan agertu behar du (Princesa kalea, 3, 28008), 1A judizio-aretoan, 2015eko martxoaren 12an, goizeko 10:00etan.

Legezko ohartarazpenak:

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari dela deklaratu beharrik izan gabe (LJALaren 83.3 artikulua).

Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (Lan Prozedurari buruzko Legearen 59. artikulua).

2.–Erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman behar ditu judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).

3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatuak ordezkatuta agertzeko asmoa badu, hala adierazi behar dio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (Lan Prozedurari buruzko Legearen 21.2 artikulua).

4.–Agertzen ez bada eta bidezko arrazoirik frogatzen ez bada, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91. artikuluari dagokionez), eta horrez gain, aurrez entzunaldia emanda, 180 eta 600 euro bitarteko isuna jartzen ahalko zaio (PZLaren 304. eta 292.4 artikuluak).

5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak autoak aztertzen ahalko ditu Epaitegiko Idazkaritzan, judizioa egiten den egunera arte.

Madrilen, 2014ko martxoaren 26an.–Idazkari judiziala, Rosario Barrio Pelegrini.

Iragarkiaren kodea: J1405626