2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Nafarroako Erriberagoieneko HHSak Kudeatzeko
Mankomunitateko buruaren 2014ko martxoaren 31ko ebazpena, Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatearen egoitza
elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzen dituena
Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea (HZPBEL) bete beharrez, eta gure herritarrei geure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian, erabaki honen bidez sortu da Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa, bai eta egoitza elektroniko horri lotutako erregistro elektronikoa ere.
Egungo legeriari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1.–Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, www.mrsuran.es helbide elektronikoan.
2.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du Egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.
3.–Agintzea ebazpen hau eta egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4.–Mankomunitatearen alor guztiei jakinaraztea, baita Mankomunitatearen webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean, eta Batzarrari honen berri ematea biltzen den hurrengo egunean.
5.–Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.”
Azkoienen, 2014ko martxoaren 31n.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.
ERANSKINA
1.–Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.
1.1.–Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatearen toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.
1.2.–Helbide elektronikoa www.mrsuran.es izanen da, Interneteko domeinu hori Mankomunitatearen jabetza baita. Egoitza horren titularra Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.
Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.
Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bideak eta, betiere, erabiltzen segitzen ahalko dira bide tradizionalak, Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean berean aurkeztuta.
2.–Erregistro elektronikoaren sorrera.
Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistroari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du mendetasun hori aldatzen.
3.–Prozedura elektronikoak.
Idazkaritza Nagusiaren bidez, Mankomunitateko buruaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.
Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenestea.
Iragarkiaren kodea: L1405926