4. PROZEDURA JUDIZIALAK
GASTEIZKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 145/2014 prozedura
Jesús Sevillano Hernández jaunak, Gasteizko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
Aditzera ematen dut: Jhoan Andrés Cuellar Tovar jaunak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Servicios Integrales Alonso S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 145/2014 lan arloko prozesu arrunteko autoetan, honako hau eman da:
DEKRETUA:
Dekretua eman duen idazkari judiziala: María Teresa Quintanilla García andrea.
Gasteizen, 2014ko otsailaren 10ean.
Aurrekariak:
Lehena.–2014ko otsailaren 6an, bulego judizial honetan demanda-idazkia jaso da banaketa bulegotik, hain zuzen ere Jhoan Andres Cuellar Tovar jaunak, diru kopuru bat dela-eta, 2014ko otsailaren 4an aurkeztua legelari batek lagundurik; alderdi demandatua Servicios Integrales Alonso S.L. da.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehena.–Aurreko demanda azterturik, epaitegi honek baditu horretaz arduratzeko jurisdikzioa eta eskumena, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 2. eta 10. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Bigarrena.–Bestetik, demandak behar diren baldintzak betetzen ditu eta, ondorioz, bidezko da demanda tramitatzeko onartzea eta adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, bata bestearen ondoren, egiteko eguna eta ordua ezartzea, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 182. artikuluan (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 82.1 artikulua) ezarritako irizpideei jarraikiz, eta alderdiak eta Soldatak Bermatzeko Funtsa alderdi interesdun gisa zitatzea, legezko ohartarazpenak eginda.
Hirugarrena.–Lan arloko Jurisdikzioari buruzko 81.4 artikuluak xedatzen du ezen, judizioan egin beharreko froga prestatzeko eginbideak edo hura aurreratzekoak edo ziurtatzekoak eskatuz gero, kasu honetan gertatu den bezala, epaileari jakinaraziko zaiola, bidezkoa dena ebatz dezan, eta ebazpen hori jakinarazi beharko da, demanda tramitatzeko onarpenarekin eta ezarritako egunarekin batera.
Xedapen zatia:
1.–Tramitatzeko onartzen da Jhoan Andres Cuellar Tovarrek, diru kopuru bat dela-eta, aurkeztu duen demanda; alderdi demandatua Servicios Integrales Alonso S.L. da.
Auzi-jartzaileak Ana Martínez Gallardo legelaria izendatu du, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 80.1.e) artikuluan ezarri diren ondorioetarako.
2.–Adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 2014ko maiatzaren 22an eginen dira.
Alderdiek aipatu eguneko 10:20an agertu beharko dute adiskidetze-ekitaldira epaitegi honetako Idazkaritzan, Justizia Jauregiko 5. solairuan.
Ekitaldi horretan alderdiak bat etortzen ez badira, 0. solairuan dagoen 11. judizio-aretora joan beharko du goizeko 10:30ean, dagokion judizioa egitera.
Egin bekie zitazioa alderdiei, alderdi demandatuari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, alderdi interesdun gisa, demandaren eta ekarritako gainerako agirien kopia emanez.
Zitazio zeduletan honako ohartarazpen hauek eginen dira:
a) Bi alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela judiziora (dokumentuak izanik, behar bezala aurkezturik, ordenaturik eta zenbakiturik egonen dira), eta adiskidetzea formalizatzen ahalko dutela judizioa saihesteko, horretarako bulego judizialean agertuz, jarritako egunaren zain egon gabe, eta zilegi izanen dutela, orobat, auzia Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 63. artikuluan xedatutakoaren arabera eratuta dauden bitartekotza prozeduren mende jartzea, nahiz eta horrek ez duen etetea ekarriko, bi alderdiek adostasunez eskatzen ez badute behintzat, bitartekotzaren mende jartzea justifikatuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua).
b) Alderdi demandatzaileari ohartarazten zaio agertzen ez bada edo etetea eragiteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela (LJLaren 83.2 artikulua).
c) Alderdi demandatuari ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe (LJLaren 82.3 eta 83.3 artikuluak).
d) Alderdi demandatuari ohartarazten zaio alderdi demandatzailea judizioan legelariak lagunduta agertuko dela, eta aipatutako profesionaletako batekin agertzeko asmorik baldin badu, epaitegiari jakinarazi beharko diola, idatziz, zitazioaren ondoko bi egunetan. Hala egiten ez badu, ulertuko da uko egiten diola judizioan profesional horiez baliatzeko eskubideari (LJLaren 21.2 artikulua).
e) Alderdi demandatuari ohartarazten zaio epaitegi honetan aurkezten duen lehen idazkian edo agertzen den lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituela (LJLaren 53.2 artikulua).
f) Bi alderdiei, berriz, jakinarazpenetarako ematen dituzten helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituztela, eta haietan eraginik gabe egiten diren jakinarazpenak baliozkoak izanen direla, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien betebehar prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, bulego judizial honi jakinarazi beharko zaio, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).
3.–Demandan eskaturiko frogen eginbideei dagokienez, jakinaraz bekizkio epaileari, bidezkoa dena ebatz dezan, eta ematen duen ebazpena jakinaraz bedi dekretu honekin batera.
Kontu eman bedi epaileari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 182.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Jakinaraz bekio, orobat, Soldatak Bermatzeko Funtsari.
Aurkaratzeko modua: bulego judizialean berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du (LJLaren 186.1 eta 187.1 artikuluak).
Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).
Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Eta Servicios Integrales Alonso S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.
Gasteizen, 2014ko apirilaren 2an.–Idazkari judiziala, Jesús Sevillano Hernández.
Iragarkiaren kodea: J1405625