4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 1178/2012 prozedura arrunta
Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1178/2012 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Gestión Integral Dak, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2014ko apirilaren 23an.–Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1406056