4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 2155/2014 falta-judizioa. Zitazio zedula
Aipatu prozeduran horrela erabakirik, salatuei, Josue Escudero Lozanori eta Celestino Jiménez Morenori, zitazioa egiten zaie ahozko judizioan parte hartzeko ager daitezen 2014ko maiatzaren 15ean, 11:55ean, 303. judizio-aretoan (3. solairua). Erabili nahi dituzten frogabideak ekarri beharko dituzte.
Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko apirilaren 23an.–Idazkaria, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1405986