83. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 151/2014 hipoteka-betearazpena

Aránzazu Chocarro Úcar andrea, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 151/2014 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2014ko ekainaren 5eko 10:15ean egin dadin, organo honetako idazkaritzan, baldintza hauei jarraikiz:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren 2757 0000 06 0151 14 kontuan, finkek enkanterako duten balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ez da ezer ageri.

8. Enkantean interesa duen edozeinek eska diezaioke epaitegiari hipotekatutako higiezinak ikuskatu ahal izatea; epaitegiak edukitza duenari horren berri emanen dio, eta adostasuna eskatuko.

Edukitza duenak higiezina ikuskatzea onartzen duenean eta, ondasun hipotekatuaren enkantea hobeki egiteko, behar bezala laguntzen duenean epaitegien errekerimenduen aurrean, epaitegiari hipotekako zorraren murrizketa eskatzen ahalko dio: ondasuna zer baliotan esleitzen den, balio horren %2 artekoa. Epaimahaiak, inguruabarrak ikusirik, eta alderdi betearazleari gehienez bost eguneko entzunaldia eman ondoren, egokia dena erabakiko du, betiere gehienez kendu daitekeen kopuruaren barnean.

Finken identifikazioa:

1.–Hiri finka. Etxebizitza, Olagueko San Juan kaleko 2. zenbakiko solairuartean. Inskripzioa: 3.324. liburukia, 30. liburua, 18. orria, 2074. finka, Olaguen.

2.–Hiri finka. Merkataritzarako lokala, Olagueko San Juan kaleko 2. zenbakiko beheko solairuan. Inskripzioa: 4.124. liburukia, 30. liburua, 4. orria, 2.069. finka, Olaguen.

Balorazioa: 2074. finka: 120.000 euro; 2069. finka: 24.000 euro.

Iruñean, 2014ko apirilaren 23an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1406055