4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Gobernu Idazkaritza
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Azkoiengo Bake Epaitegiko epaile titular eta ordezkoaren kargua hutsik dagoela aditzera ematekoa
Azkoiengo bake epaile titular eta ordezkoaren kargua hutsik dago, Udalak ez baitu proposamenik egin. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Bake epaile izendatzeko eskatzen diren baldintzak hauek dira: espainiarra izatea, adin nagusikoa, funtzio judizialean aritzeko ezindua ez egotea, dolozko delituengatik inoiz kondenatua ez izatea eta halako delituengatik auzipeturik edo inputaturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik erabili ahal izatea.
Interesdunek izendapenerako eskaera aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (San Roke kalea, zk.g., 31011 Iruña).
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.
Iruñean, 2014ko martxoaren 24an.–Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.
Iragarkiaren kodea: J1406007