83. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2014ko martxoaren 21ean, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2014ko apirilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1405979