83. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatuaren izendapena

«Ikusirik 2014ko apirilaren 21ean Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatu Ignacio Polo Guilabertek aurkezturiko idatzia, eta bertan aditzera ematen duela Udalean dituen kargu guztiak utzi dituela; ikusirik Alkatetzaren 2011ko ekainaren 27ko xedapena, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatu izendatzen eta Herritarren Segurtasuneko Alorrari egotzitako gaien gaineko eskumenak esleitzen zizkiona, eta Udalaren antolaketa onesten duen dekretuarekin bat,

XEDATU DUT:

1.–Bereganatzea Ignacio Polo Guilabert zinegotziaren esku utzitako eskumenak, 2014ko apirilaren 22tik aitzina.

2.–Ana Elizalde Urmeneta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatu izendatzea, Herritarren Segurtasuneko Alorrari egotzitako eskumenak erabil ditzan; Zerbitzu Orokorretako zinegotzi delegatuaren karguarekin batera ariko da kargu horretan, 2014ko apirilaren 22tik aitzina.

3.–Eman bekio honen berri Osoko Bilkurari eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean.»

Iruñean, 2014ko apirilaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1405977