83. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, 2013-2014ko ikasturterako, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteentzat

Deialdi honen xedea da deialdi honetako B) atalean zehaztutako jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat. Ordenantza hori hasiera batez onetsi zuen Udalbatzak, 2005eko azaroaren 3an hartutako erabaki baten bidez, eta behin betiko bihurtu da orain, jendaurreko epean ez baita erreklamaziorik aurkeztu. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri. (21. NAOn argitaratua, 2006ko otsailaren 17an).

A.–Entitate deiegilea:

1. Administrazio deiegilea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Hezkuntza eta Kultura Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Deialdia kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betebeharrak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteentzako eta Guraso Elkarteen Federazioentzako diru-laguntzak arautzea, 2013-2014ko ikasturtean zehar eskolaz kanpoko ekintzak egin ditzaten, betiere deialdi honen B.3) atalean ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte.

2. Deialdiaren helburua: Helburua da Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteek eta Guraso Elkarteen Federazioek 2013-1014ko ikasturtean eskolaz kanpoko ekintzak egin ditzaten sustatzea, hezkuntza-garapenari eta guraso eta ikasleen parte-hartze aktiboari bide emate aldera, bai eta Iruñeko Udalak horiekin duen lankidetza arautze aldera ere.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko: Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute, deialdi honen babesean, honako hauek:

–Guraso Elkarteek eta Guraso Elkarteen Federazioek antolatutako aisialdi- eta prestakuntza-programak, eta eskolaz kanpoko jarduerak, ikasleei edota gurasoei zuzenduak.

–Guraso Elkarteen eta Guraso Elkarteen Federazioen jarduerak.

Ezin izango dute diru-laguntzarik jaso:

–Ikasleentzat eskola-orduez kanpo egindako jardueren kasuan, ezin izango dira diru-laguntzaren xede izan Udalaren hezkuntza-, kirol- edota kultura-programaren batekin bat datozenak.

–Gurasoentzako prestakuntza-jarduerei dagokienez, ezin izango dute diru-laguntzaren xede izan Udalaren hezkuntza-, kirol- edota kultura-programaren batekin bat datozenak: yoga, aerobica, mantentze-gimnasia, musika-, dantza-, pintura-ikastaroak etab.

Diru-laguntzak jasotzeko, jarduerak 2013-2014ko ikasturtean egin beharko dira.

C.–Aurrekontuetako kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

1. Eskura dauden kredituen barruan deitutako gehienezko zenbateko osoa: 65.000 euro.

Gehienezko zenbateko hori gehienezko kopuru hauekin bat banatuko da, honela:

1) 17.765 euro: Ikastetxeko ikasleei eskolako ordutegitik at zuzendutako eskolaz kanpoko ekintzetarako.

2) 25.330 euro: Gurasoentzako prestakuntza-jardueretarako.

3) 4.250 euro: Jarduera ludikoetarako.

4) 17.655 euro: Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuetarako.

Deialdi honen aurrekontua osatzen duten gehienezko kopuruetako bat ez bada agortzen, gainerako kopuruei gehitu dakieke, betiere proportzioan kopuru bakoitzari.

Emango diren diru-laguntza guztiak batuta, ezin izango da gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontuko kontu-saila:

50/42230/482090.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Onuradun bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu:

–Ikastetxeko ikasleentzako eskolaz kanpoko jardueren kasuan -eskolako ordutegitik at-, onartutako gastuen %75.

–Gurasoentzako prestakuntza-jardueren kasuan, onartutako gastuen %75.

–Jarduera ludikoen kasuan, onartutako gastuen %10.

–Guraso Elkarteen Federazioen kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuen kasuan, onartutako gastuen %85.

–Guraso Elkarteen kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuen kasuan, onartutako gastuen %15.

4. Hainbanatzeko aukera:

x BAI o EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu: Diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbatekoa diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatzen ahalko da, lortutako puntuen proportzio zuzenaren arabera.

5. Hainbat urtetarako deialdia: EZ.

Hainbat urtetarako deialdirik izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Urte honetako zenbatekoa: 65.000 euro

2. urtekoa:

................................ euro

4. urtekoa:

................................ euro

1. urtekoa:

................................ euro

3. urtekoa:

................................ euro

D.–Onuradun izateko baldintzak:

1. Onuradun izateko baldintzak:

Onuradun izan ahalko dira deialdiari funtsa ematen dion egoeran egon eta jarraian aurreikusten diren inguruabarrak betetzen dituzten pertsona zein entitateak, betiere Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu eta deialdiaren izaeragatik azken baldintza hori salbuesten bada eta hala adierazten bada atal honetan.

–Berariazko baldintzak: BAI.

–Diru-laguntza eskatu ahal izango dute Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteek eta Guraso Elkarteen Federazioek, baldin eta egoitza eta zergetarako helbidea Iruñean badituzte, eta legearekin bat eraturik egon eta dagokien erregistroan izena emana badute eskabidea aurkezteko epea bukatzen denean –betiere indarrean dagoen legeriak baldintza hori eskatzen badu– eta 2013-2014ko ikasturterako guraso eta ikasleentzat beren jarduketa-esparruko jarduerak egiten badituzte.

Deialdia berezia denez, onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz: EZ.

2. Nola ziurtatu onuradun izateko baldintzak betetzen direla: Deialdi honen H.4) atalean exijitzen diren agiri eta informazioak aurkeztuta diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Onuradunaren betebeharrak:

Deialdi honetarako, onuradunaren betebeharrak dira Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: EZ.

Behar bezalako publizitatea egitea, diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak eta saioak Iruñeko Udalak finantzatu dituela jakinarazte aldera: BAI.

Onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

x Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

o Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

o Oroitzapen-plakak.

o Hedabideetan aipatzea.

o Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: EZ.

Zehaztu xede-epea:

F.–Entitate laguntzaileak:

Organo emailearen izenean eta haren kontura jarduten diren entitate laguntzaileen esku-hartzea: EZ.

Entitate laguntzaile izan ahalko dira Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsona zein entitateak. Lankidetza-hitzarmen bat egin beharko da organo emailearen eta entitate laguntzailearen artean, eta, bertan, entitate horrek onartutako baldintzak eta betebeharrak arautuko dira, Iruñeko Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

G.–Proiektuaren moldaketak:

Proiektuan moldaketak egiteko aukera: EZ.

H.–Eskaerak non, nola eta noiz arte aurkeztu:

1. Eskaerak aurkezteko tokia: Diru-laguntzetarako eskaerak ondoko tokietan aurkeztu beharko dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, beheko solairua), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; San Saturnino k. 2, beheko solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, beheko solairua; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, beheko solairua; Eslava k. 1, beheko solairua) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea: 20 egun natural, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabidea eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik aurkeztu behar dira, edo zuzenbidez baliozko den edozein bideren bidez ordezkari dela egiaztatu duen pertsona batek sinaturik, deialdi honen I. Eranskinean azaltzen den ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen H.4) oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean akatsa zuzen dezala edo behar diren agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpena aurkezten ahalko da agiri horien indarraldiari buruz, eta bertan adierazi, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira, kasuan-kasuko prozedura bukatu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Elkartea edo federazioa sortzeko akta edota eratzeko estatutuak. Halakorik bada, kasuan kasuko elkarteak dagokion Erregistroan izena emana duela egiaztatzeko agiria, betiere indarra duten legeekin bat betekizun hori eska badakioke.

Elkarteburuaren edo federazioburuaren (edo horien legezko ordezkariaren) izendapen-agiria eta NANa.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek onuradun izateko exijitzen dituzten baldintza orokorrak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

x Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Udalak bere kabuz egiaztatuko du kasuan-kasuko interesdunak egunean dituela Udalarekiko tributu-betebeharrak, eta egoeraren berri adieraziko du egoki den eginbidearen bitartez.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta aski ahalmen eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (Ikus deialdi honen III. Eranskina).

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

2013-2014ko ikasturtean zehar garatutako jardueren programa ere erantsi behar zaio memoriari, egindako jardueren deskribapenarekin eta jarduera bakoitzari dagozkion gastu eta diru-sarreren egiaztagiriekin, deialdi honi atxikitako eranskinen arabera. Dena den, aurrekoa gorabehera, Q.1) atalean eskatzen diren egiaztagiri guztiak atxikitzerik ez bada, modua egongo da geroago aurkezteko, betiere Q.2) atalean ezarritako egiaztatze-epea bukatu baino lehen, hau da, 2014ko irailaren 26a (ostirala) baino lehen.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legearekin bat kautoak diren kopiak.

I.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:

Eskaerak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Proposatutako jarduera-multzo bakoitza (eskolaz kanpokoak-prestakuntzakoak-ludikoak) irizpide hauen arabera baloratuko da:

1.–Proposatutako jarduerak egokiak diren deialdiaren xederako: 25 puntu, gehienez.

2.–Proposatutako jarduerek hezkuntza- eta prestakuntza-alderdiak sustatzen dituzten: 25 puntu, gehienez.

3.–Proposatutako jarduera kopurua: 50 puntu, gehienez.

Behin entitate bakoitzak aurkeztutako jardueren puntuazioaren gainean balorazioa egin eta gero, eta diru-laguntzek zenbat jo behar duten jakite aldera, deialdiaren C.1 atalean aipatzen den gehienezko aurrekontua zatitu egingo da proposatutako jarduera mota bakoitzean guztira eskuratutako puntuekin, eta horrela lortuko da puntu bakoitzaren balioa. Puntu bakoitzari esleitutako balioa eskatzaile bakoitzak lortutako puntuez biderkatuko da. Puntu horiek deialdian ezarritako balorazio-irizpideen emaitza dira.

J.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio batzordea:

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauez osatua:

Batzordeburua: Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua.

Batzordekideak:

1.–Hezkuntza eta Kultura Alorreko zuzendaria.

2.–Hezkuntza eta Kultura Alorreko teknikari bat.

3.–Hezkuntza eta Kultura Alorreko teknikari bat.

Idazkaria: Hezkuntza eta Kultura Alorreko administrari bat.

K.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. ebazpenaren jakinarazpena:

1. Prozedura izapidetzea:

Instrukzio organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non eskura daukan informazioaren arabera onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko baita. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen I) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebazpena eman eta hori jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta, bertan, berariaz zehaztuko dira: diru-laguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa eta, eskaera ezetsirik izanez gero, horien eskatzaileak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea data honetatik aurrera hasiko da kontatzen:

–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hortik aurrera: x BAI.

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskaera ezetsitzat joko da.

L.–Emandako diru laguntzen publizitatea:

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzea: x BAI.

Adierazi non argitaratu behar den:

x Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

x Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

M.–Diru laguntzen xede izan daitezkeen gastuak:

1. Diruz lagundu daitezkeen gastuen zehaztapenak:

Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izaki deialdi honen M.2) atalean ezarritako epean egiten badira. Zehatz-mehatz, deialdi honetarako, diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastutzat hartuko dira honako hauek:

–Guraso Elkarteek eta Guraso Elkarteen Federazioek ikasleei edota gurasoei zuzenduta antolatutako aisialdi- eta prestakuntza-programen eta eskolaz kanpoko jardueren gastuak.

–Guraso Elkarteen eta Guraso Elkarteen Federazioen jardueren gastuak.

–Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak (hala nola administrazio-gastuak, webgunea mantentzearenak, federazioen kuotak, aseguruak, telefono-fakturak, papergintza-gastuak, posta bidezko komunikazioarenak ...), zeinak, Guraso Elkarteen kasuan, ez baitira izango onetsitako gastuen %15 baino handiagoak, eta, Guraso Elkarteen Federazioen kasuan, %85 baino handiagoak.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Deialdi honen Q.2) atalean ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua hartuko da egindako gastutzat: x EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen: hezkuntza-, kirol- edota kultura-arloko udal-programaren baten jardueren berdinak direnen gastuak (hala nola yoga, aerobica, mantentze-gimnasia, musika-ikastaroak, dantza, pintura etab.). Diru-laguntzetatik at geratuko dira, halaber, ekipoak edo inbentariagarri diren materialak erosteak eragindako gastuak.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: 2013-2014ko ikasturtea.

N.–Azpikontratazioa:

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: x BAI

Portzentajea: %100. Onuradunak inola ere ezin izanen du itunik egin Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 30.7 artikuluan zehazten diren pertsona eta entitateekin, diru-laguntzaren xede diren jarduerak osorik edo zati batean egiteko.

Ñ.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:

Onuradunek diruz lagundutako jarduera finantzatu beharko dute beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Justifikatu beharra dago finantzazio horren zenbatekoa, jatorria eta kasuan kasuko jardueran egindako aplikazioa x EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea:

O.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea x bateragarria da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe laguntza hori eman duen administrazioa, entitatea edo pertsona.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propioak gehituta, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunak organo emaileari horren berri eman beharko dio. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

P.–Ordainketa:

1. Nola ordaindu: Diru-laguntza modalitate honen arabera ordainduko da:

x Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu baino lehenagoko ordainketa.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie onuradunei ordaindu ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

2. Bermeak eratzea:

x EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

Q.–Justifikazioa:

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

x Justifikazio-kontua:

x Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat). Diru-laguntza jasoko duen jardueraren gastu guztiak egiaztatuko dira, ez soilik diru-laguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Egiaztagiri hauek aurkeztuko dira:

1) Ebaluazio-memoria, egindako jarduera ororen gainean, non xehetasunez aitortuko baita diru-laguntzak zertarako eskatu eta jarduera horien kostua, IV. eranskinarekin bat, honako hauek zehaztuta:

–Programaren edo proiektuaren izena eta deskribapen labur bat.

–Proposatutako helburuak, hartzaileak, datak eta baliabideak.

2) Egindako gastuen eta jasotako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, IV. eranskinaren arabera ordenaturik.

3) Gastu orokorren eta funtzionamendu-gastuen zerrenda, V. eranskinarekin bat.

4) 2013-2014ko ikasturtean egindako jardueren gastuen faktura originalak, edo horiek frogatzeko edozein dokumentu baliokide, merkataritzako trafiko juridikoan balio duena edo indar administratiboa duena, modu korrelatiboan ordenaturik aurreko zerrenda zenbakituan emandako zenbakiaren arabera, eta VI. eranskinarekin bat.

Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira.

Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta ez dira inongo kasutan ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak onartuko.

Fakturak indarra duten legeekin bat jaulkiko dira, honako hauek zehaztuta: zenbakia eta, halakorik bada, seriea ere bai, jaulkipen-data, izen-abizenak eta sozietatearen izena osorik –faktura egin behar izan duenarena eta hartzailearena–, IFZ, helbidea –faktura egin behar izan duenarena eta hartzailearena–, eragiketen deskripzioa, zerga-tasa, tributu-kuota, eragiketen data, zigilua eta sinadura. PFEZren atxikipena ere zehaztuko da, pertsona autonomoen kasuan.

Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

Jatorrizko fakturak behar bezala ordenaturik eta baturik aurkeztuko dira, atxiki doazen ereduekin bat. Ordenatuta aurkezten ez diren ordainagiriak aurkeztu dituen elkarteari itzuliko zaizkio, ordenatu ditzan, eta dagokion diru-laguntza ebazteke geratuko da, behar bezala aurkeztu arte.

5) Elkarteburuaren erantzukizuneko aitorpena, ziurtatuko duena aurkeztutako fakturak benetakoak direla eta egindako jardueren gastuekin bat datozela, atxikitako ereduaren arabera (VII. eranskina).

2. Justifikatzeko epea: Epea 2014ko irailaren 26an (ostirala) bukatuko da.

R.–Dirua itzularazteko arrazoiak:

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoiren batek ukitzen badu onuraduna, eta atal honetan aurreikusitako gainerako kasuetan:

Dirua itzularazteko arrazoi zehatzak: x EZ.

S.–Errekurtsoak:

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

T.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:

U.–Eranskinen aurkibidea:

x I. eranskina. Eskabide eredua. Deialdi honetako Eranskinaren arabera: x BAI.

x II. eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak baldintzak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

Deialdi honetako Eranskinaren arabera: x BAI.

x III. eranskina Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean.

Deialdi honetako Eranskinaren arabera: x BAI.

x Eranskin osagarriak.

IV. eranskina.–Guraso Elkarteek 2013-2014ko ikasturtean eginiko jarduerak justifikatzeko eredua.

V. eranskina.–Gastu orokorren eta funtzionamendu-gastuen zerrenda.

VI. eranskina.–Egiaztagirien zerrenda zenbakitua.

VII. eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena.

Iruñean, 2014ko apirilaren 8ean.–Zinegotzi delegatua hezkuntza eta kultura Fermín Javier Alonso Ibarra.

I. ERANSKINA

Diru-laguntza eskabidea

ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

TELEFONOA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

[EZABATU EZ DAGOKIZUNA]

BEREZ EDO HONAKO HONEN IZENEAN*:

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Jakinaren gainean egonik ......... datan ...... NAO zenbakian argitaratutako deialdia egin dela, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, .......................................................................................... xedeetarako,

ESKATZEN DU: Kontuan har dadila eskabidea, eta horretarako honako agiri hauek aurkeztu dituela:

o Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

o Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

o Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko ziurtagiria, deialdiaren H.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.

o Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (III. Eranskina).

o Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

o Deialdi honetan H.4) atalean zehaztutako agiriak.

Iruñean, ..........(e)ko .......................aren ............(e)an

(Sinadura)

Iruñeko Udaleko Jaun Alkate Udalburua.

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izena-abizenak: ................................................................ helbidea (jakinarazpenetarako): ....................................................... NANa: ...........telefonoa: ................ faxa: .................... helbide elektronikoa: .................. bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio) .............................................. helbidea: .......................................... IFZ: ..........................telefonoa: .................. faxa: ......................... jakinaren gainean egonik diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hauek hartuta: ,

HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:

–Bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez duela ukitzen.

–Egunean dituela zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen duela diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko duela eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen duela egiten zaion eskaeratik hasi eta hamabost eguneko epean aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 15.7 artikukluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, ..........(e)ko .......................aren ............(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: ............................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ....................................................... NANa: ...........Telefonoa: ................ Faxa: .................... Helbide elektronikoa: .................. Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio): .............................................. Helbidea: .......................................... IFZ: ..........................

Telefonoa: .................. Faxa: ......................... Jakinaren gainean egonik diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hauek hartuta: ,

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, ADIERAZTEN DU:

o Ezein diru-laguntza eskatu ez izana –ezta haiengandik jaso ere– deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularri.

o Diru-laguntza hauek eskatu izana, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularri:

o Diru-laguntza hauek jaso izana, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularren eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak: (Zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa)

Jasotako diru-laguntzak: (Zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa)

Iruñean, ..........(e)ko .......................aren ............(e)an

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Guraso elkarteak 2013-2014ko ikasturtean eginiko jarduerak justifikatzeko eredua

(Orri bat jarduera bakoitzeko, sortu dituen gastuen egiaztagiriekin batera)

Jardueraren izena edo izenburua

Deskribapen laburra

Helburuak

Hartzaile-kopurua eta horien adina

Jardueren deskribapena eta kostua

Jarduerak egiteko data(k) eta tokia

Baliatu beharreko giza baliabideak eta materialak

Jardueraren gastuak eta jasotako diru sarrerak

GASTUAK

DIRU SARRERAK

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Gastuak, guztira:

Diru-sarrerak, guztira:

Iruñean, ..........(e)ko .......................aren ............(e)an

Sin.: Elkarteburua

V. ERANSKINA

Guraso elkarteak 2013-2014ko ikasturtean eginiko jarduerak justifikatzeko eredua

Gastu orokorrak eta funtzionamendu gastuak

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Gastuak, guztira:

Iruñean, ..........(e)ko .......................aren ............(e)an

Sin.: Elkarteburua

VI. ERANSKINA

Egiaztagirien zerrenda zenbakitua

DATA

FAKTURA ZK.

JAULKITZAILEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

NOIZ ETA NOLA ORDAINDU

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

GUZTIRA .....................

(Atxikita doaz jatorrizko fakturak)

Iruñean, ..........(e)ko .......................aren ............(e)an

Sin.: Elkarteburua

VII. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: ........................................... NAN: .................... helbidea: ............ telefonoa:............... faxa: ............................. aurreko datuen jabeak, ............................. Gurasoen Elkarteko edo Federazioko buru den aldetik (ezabatu ez dagokiona), elkarte horrek 2013-2014ko ikasturtean egindako jarduerak diruz laguntzeko Iruñeko Udalak deitu duen diru-laguntzen deialdiari dagokionez,

HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:

Honi atxikitako jardueren faktura egiaztagiriak jatorrizkoak direla, fakturetan agertzen den zerbitzu-emaileak edo hornitzaileak jaulki dituela, eta elkarte honek egindako jardueren gastuei dagozkiela.

Iruñean, ..........(e)ko .......................aren ............(e)an

Sin.: Elkarteburua

Iragarkiaren kodea: L1405947