83. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, I/S1, IV/S1, XVI/S1, XIX/S1 sektoreko Plan Partzialean
eta hari atxikiriko sistema orokorretan, Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremukoak baitira (beheko solairuak).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2014ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-ABR-14 (5/CU).

“Aldaketa, I/S1, IV/S1, XVI/S1, XIX/S1 sektoreko Plan Partzialean eta hari atxikiriko sistema orokorretan, Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremukoak baitira (beheko solairuak)” izeneko dokumentua hasiera batean onetsi zenetik (JOB, 2014-01-28koa) jendaurrean egoteko epea iraganik, inork horren gaineko alegaziorik aurkeztu gabe,

ERABAKI DA:

1. Aldaketa behin betiko onestea I/S1, IV/S1, XVI/S1, XIX/S1 sektoreko Plan Partzialean eta hari atxikiriko sistema orokorretan, Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremukoak baitira (beheko solairuak), Udalak sustaturik.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat, eta orobat Iruñerriko Mankomunitateari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

“Araudia

29. bis artikulua. Lerrokadurak eta okupazioa kasu berezietan.

Bizitegietarako diren beheko solairuak desokupaturik geldi daitezke, osoki edo partez, eta orduan espazio horiek espazio libre pribatu mankomunatuetarako izanen dira, eta haietan “etxesailetako espazio libre mankomunatuetan” aurreikusirik dauden bezalako jarduketak egiten ahalko dira.

Beheko solairuan okupaturik gabe dauden espazioak pasabideak izan beharko dira kanpotik erdiko espazio mankomunatura, aparte utzirik atzeramateak egin ahal izatea nahitaezko lerrokaduraren gainetik, atari edo sarbideetarako, eta beheko solairuei loturiko terrazetan, gehienez ere 3 metroko sakonerarekin ondoriozko eraikineko lerrokaduretako edozeinen aldera.

Okupatu gabeko espazio horiek, espazio publikoekin eta “karrikara jotzen duten espazio libre mankomunatuekin” bat egiten duten aldeetan, ixten ahalko dira, horretarako erabiliz gehienez ere 1,20 metro garai izanen den baranda, sarez edo saretaz egina, barne sestratik neurtuak. Nolanahi ere, garaiera hori handitzen ahal da, gehienez ere 2 metroraino, eskudeletik espaloiaren sestraraino neurtuak.

Beheko solairuan kontsumitzen ez den bizitegitarako eraikigarritasuna goiko solairuetara eraman daiteke, betiere horretarako aukera ematen badute lurzatiaren bolumena arautzen duten baldintzek.”

Iruñean, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1405479