2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Eloko 3. poligonoko 25. lurzatian hiri lurzoruko 234 m² desjabetzeari hasiera emateko erabakia, San Martin kalearen luzapena izeneko bide publikoan zoladura lanak egin behar baitira
Eloko Udalak, 2014ko apirilaren 9an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu du aho batez. Hona haren xedapen zatia:
Lehena.–Eloko 3. poligonoko 25 C lurzatian nahitaezko desjabetzapen espedientea hastea, Eloko San Martin kalearen luzapenean zoladura eta urbanizazio lanak egiteko.
Bigarrena.–Hasiera batean onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hau:
I.–Katastroaren arabera, Eloko 3. poligonoko 25 C lurzatia, hiri lurzoruko 234 m²-ko azalera duena.
Finka Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago. Eloko 77. finka, 1.601. liburukia, 22. liburua, 239. orria. Jabeak: Román Mina Arbeloaren oinordekoak.
Hirugarrena.–Ondasun eta eskubide horien onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 15. artikuluarekin bat.
Laugarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea, Toki Administrazioko Departamentuaren bidez, ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Bosgarrena.–Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean, interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Eloko Udalaren bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak.
Seigarrena.–Agoizko Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzekoa den finkari dagozkion jabariaren eta kargen ziurtagiria luzatu dezala, Hipoteken gaineko Erregelamenduaren 32.1 artikuluak aipatzen duen bezala, eta behar den finkan bazterreko oharra idaztea.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalaren ediktu oholean argitaratzea.
Zortzigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea horren aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, tramite hutseko egintza baita, nahiz eta horrek ez duen galarazten norberaren eskubidearen arabera egokiak diren alegazioak aurkezteko eskubidea. Alegazioak aztertu eginen dira eta bidezkoa den ebazpena emanen da."
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 184. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Elon, 2014ko apirilaren 22an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1406051