2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
1 eta 2. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Aldatu beharreko gastuak.
–Erantsi beharreko gastua.
2. kapitulua: 30 euro.
4. kapitulua: 538,57 euro.
6. kapitulua: 2.296,68 euro.
–Finantzabidea:
2. kapitulua: 2.865,25 euro.
2. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Aldatu beharreko gastuak.
–Kreditu gehikuntza.
2. kapitulua: 1.780,52 euro.
4. kapitulua: 45.713,47 euro.
6. kapitulua: 1.005,12 euro.
–Finantzabidea:
3. kapitulua: 14.180 euro.
4. kapitulua: 24.250 euro.
6. kapitulua: 10.069,11 euro.
Itzan, 2014ko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, José Antonio Vázquez Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1405997