2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Lan egutegia, 2014. urterako
Imozko Udalak, 2014ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Imozko Udalaren zerbitzuko langileen 2014ko asteguneko jaiegunen egutegia. Hona hemen haren edukia:
Imozko Udalaren zerbitzuko langileen 2014ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2014rako:
–Urtarrilaren 1a, asteazkena, Urteberri.
–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege Eguna.
–Martxoaren 19a, asteazkena: San Jose.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a. Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a, osteguna: Langileen Eguna.
–Maiatzaren 2a, Langileen eguneko zubia.
–Abuztuaren 15a, ostirala: Abuztuko Andre Maria.
–Abenduaren 3a, asteazkena: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 8a, astelehena: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, osteguna: Eguberri.
–Abenduaren 26a, ostirala, San Esteban.
Abenduaren 24an eta 31n lanaldia 11:20an bukatuko da.
Gainera 2 jaiegun gehiago ezarri dira herriko festak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Imozko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:
A) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 16 minutukoa izanen da, 7:00etatik 16:00ra bitartean egin beharrekoa.
B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:30etik 13:30a arte izanen da Basaburuan eta 10:00etatik 14:00etara Imotzen. Aipatu egunetan izan ezik, udal bulegoak larunbat eta igandeetan egonen dira itxiak.
C) Erregelamenduz finkaturiko oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, oinarria izanik udaldian ezartzea (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) aldi luze bat edo bi, gutxienez ere 20 egunekoak, eta 9 egun solte uztea, urtean zehar erabiltzekoak, betiere zerbitzuko beharrek horretarako aukera ematen badute; hori guztia, aparte utzirik baimen espresak behar bezala frogatu beharko diren egoera zehatz eta apartekoetarako.
Horrez landa langileek probesteko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako, alkateari aitzinetik behar den antzinatasunez eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak, eta orduka erabiltzen ahalko direnak.
Urte bakoitzari dagozkion urteak urte natural beraren barnean erabili beharko dira, edo hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte.
Langileen oporrak martxoaren 31rako egon beharko dira ezarririk, nahiz eta aldatzen ahalko diren, aitzinetik berariaz gaztigatuta, behar den antzinatasunez, eta zerbitzuko beharrek horretarako aukera ematen badute.
D) Aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta ikastetxeari atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.
Imotzen, 2014ko apirilaren 4an.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.
Iragarkiaren kodea: L1405213