2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Metálicas Irati, S.L. (espedientea: LICACL4C/2014/1). Jarduera: aroztegi metalikoa. Tokia: katastroko 2. poligonoko 697. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirozko industrialdea, G karrika, 17. zenbakia (Ezkirotz).
Getze Galarren, 2014ko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1405978