2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Udalak, 2013ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, aho batez, aldaketa hasiera batean onetsi zuen langileen 2013ko plantilla organikoan. Horren ondorioz, Kontu-hartzailetzako lanpostu hutsa sortu da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235-2 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Gazolatzen, 2014ko apirilaren 23an.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1406043