2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, Terrazak eta beladoreak lurzoru publikoan ezartzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2014ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Terrazak eta beladoreak lurzoru publikoan ezartzea arautzen duen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriozarren, 2014ko martxoaren 27an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: L1405976