83. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal zerga-tasak

Beriaingo Udalbatzak, 2007ko azaroaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen ondotik ematen diren zergen portzentaje eta karga-tasak ezartzea, 2008, 2009, 2010 eta 2011. urteetan indarra izan dezaten. Erabakia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz hartu da. Hona hemen:

1. Lurraren gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa finkatzea hirilurreko ondasun higiezinentzat, portzentaje hauen arabera:

–2008. urterako, %0,1315.

–2009. urterako, %0,1415.

–2010. urterako, %0,1515.

–2011. urterako, %0,1615; karga honek indarrean segituko du beste erabaki bat hartu arte.

2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari tasak hau aplikatzea:

–2008. urterako, %12.

–2009. urterako, %15.

–2010. urterako, %18; karga honek indarrean segituko du beste erabaki bat hartu arte.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legeriak ezarritakoa betez.

Beriainen, 2014ko apirilaren 23an.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1406050