2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARINDAO
Soberako lurzati deklaratzeko espedientea. Hasierako onespena
Barindaoko Kontzeju Batzarrak, 2014ko martxoaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batena onestea 25,60 m²-ko lur puska bat soberako lurzati deklaratzea; muga hauek ditu: iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean, hiri lurzoru publikoa, eta ekialdean, 3. poligonoko 103. lurzatia.
Soberako lurzati deklaratzeak eta horren ondoriozko kalifikazio juridikoaren aldaketak xedea dute jabe mugakideari lurra esleitzea, bertan eraiki dezan 103. lurzatian dagoen eraikina aprobetxatuz zutituko den etxebizitzari erantsitako karrerapea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean iragarkia paratuta, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Barindaon, 2014ko apirilaren 11n.–Kontzejuko burua, Martín José López de Zubiría San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1405980