2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZA
San Isidro Eultzitze Kooperatibaren likidazioa
Agezako San Andrés Eultzitze Kooperatibako bazkideen oinordekoen talde batek, kooperatibaren likidazioari ekiteko, dei egin diete bazkideei edo bazkideen oinordekoei, maiatzaren 24ko 18:00etan Agezako Kontzejuaren aretoan eginen den Batzar Nagusira joan daitezen. Bertaratzen diren bazkideek edo bazkideen oinordekoek erregelamenduzko kopurua osatzen ez badute, 18:30ean eginen da, eguneko gai zerrenda honen arabera:
Eguneko gai zerrenda:
1.–Batzorde likidatzailea izendatzea.
2.–Kooperatibaren likidazioa onestea.
Agezan, 2014ko apirilaren 2an.–Kontzejuko jarduneko burua, Jesús Clemente Bariain Sola.
Iragarkiaren kodea: L1405958