83. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Vicente Gambau I Pinasa jaunak, Espainiako Gorputz-hezkuntzako eta Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziadunen Elkargo Ofizialaren izenean eta hura ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 12ko 603/2014 Ebazpenaren aurka. Horren bidez, izangaien zerrendak egiteko deialdia onetsi zen, mendi eta eskalada espezialitateetako profesional espezialistak izendatu edo aldi baterako kontratatzeko, Altsasuko "FP Sakana LH" ikastetxe bateratuan Mendi eta Eskalada espezialitateetako Kirol-teknikari tituluak lortzera bideratutako araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako zikloaren berariazko blokearen moduluak emateko.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (hurrenkera zenbakia: 0004-ED022014-000045) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2014ko apirilaren 22an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1405957