1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
56E/2014 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileen egutegia eta lanaldia banatzeko araubidea ezartzen dituena.
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 20ko 267/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2014ko lan egutegia onetsi zen. Arau horretatik kanpo daude urteko lanaldi hori banatzeko araubide orokorreko osasun zentroei atxikitako langileak, eta indarra duen araubideak jarraitu dezala xedatzen da, bai txandei dagokienez, bai urteko lanaldia banatzeko asteko egunei dagokienez; hori guztia, ordutegirako edo urteko lanaldia banatzeko beste araubide batzuk ezartzea galarazi gabe, aldez aurretik Mahai Orokorrean edo dagokion Mahai Sektorialean negoziatuta.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 6ko 331/2013 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileen egutegia eta lanaldia banatzeko araubidea ezarri ziren.
Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen mahai sektorialak 2014ko urtarrilaren 31n hartutako erabakiaren bidez, 2008ko martxoaren 13ko erabakiaren bidez sortutako Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako antolaketa eguneratu zen Nafarroako oinarrizko osasun laguntzako etengabeko eta larrialdiko laguntzari dagokionez.
Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeek Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuekin koordinatuta dihardutenez, beharrezkoa da Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako langileen lanaldia eta Osasun Eskualde Oinarrizkoetako langileek etengabeko arretan duten parte-hartzea egokitzea Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen mahai sektorialean hartutako erabakiari jarraikiz.
Ebazpen hau Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen Mahai Sektorialean negoziatu zen 2014ko apirilaren 2an eta 14an egindako bileretan, aipatu araudian ezarritako moduan eta, halaber, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6 h) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta UGT, CCOO, AFAPNA eta SATSE sindikatuen adostasunarekin. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zen.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileen lanaldia.
a) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileen eguneko lanaldiaren iraupena, astelehenetik ostiralera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat oro har ezarritakoa bera izanen da; 08:00etan hasiko da goizez lan egiten dutenentzat, eta 15:20an bukatuko. Lanaldia arratsaldez betetzen duten langileentzat, 12:40an hasiko da, eta 20:00etan bukatuko.
b) Aurreko atalean ezarritakoa gorabehera, eta osasun laguntza atal honetan ezarritako ordutegian hasten dela berma dadin, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko zuzendariak, dagokion Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzarekin ados, behar diren langileen lanaldi hasiera aurreratzea erabakitzen ahalko du, eguneko lanorduen kopurua gainditu gabe.
2. Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako langileen lanaldia.
a) Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako langileen lanaldia 20:00etan hasiko da lanegunetan, ostiraletan eta jaiegunen bezperan izan ezik, eta biharamuneko 8:00etan bukatuko da; larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 8:00etan hasi, eta biharamuneko 8:00etan bukatuko da.
b) Ebazpen honen 4. puntuan aurreikusitako etengabeko arretarako guneetan, Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako langileen lanaldia 8:00etan hasiko da larunbat, igande eta jaiegunetan, eta biharamuneko 8:00etan bukatuko da; ostegunetan eta ostiraletan, lanegunak badira, lanaldia 15:20an hasi eta biharamuneko 8:00etan bukatuko da, eta asteazkenetan, lanegunak badira, lanaldia 20:00etan hasi eta biharamuneko 8:00etan bukatuko da.
c) Edonola ere, langile horien benetako lanaldia urtean 1.457 ordukoa izanen da.
3. Osasun Eskualde Oinarrizkoetako langileek emandako etengabeko arreta.
a) Etengabeko arreta astelehenetik ostegunera bitarte eginen da, langileak 15:20tik 20:00ak arte bertan daudela bermatuta; ostiral edo jaiegunen bezperan, berriz, 15:20tik biharamuneko 8:00ak arte.
b) Ebazpen honen 4. puntuan aurreikusitako etengabeko arretarako guneetan, etengabeko arreta lanegunetan eginen da, astelehenetik asteazkenera bitarte, langileak 15:20tik 20:00ak arte bertan daudela bermatuta, eta astelehen eta astearteetan, berriz, lokalizaturik egonen dira kasuan kasuko etengabeko arretarako gunearen jarduketa eremuan 20:00etatik biharamuneko 8:00ak arte.
4. Etengabeko arreta modu mistoan antolatua duten etengabeko arretarako guneak.
Etengabeko arretarako gune hauetan modu mistoan antolatuko da etengabeko arreta:
–Villatuerta hegoaldea (Villatuerta).
–Antzin II (Zudairi).
–Elizondo II (Oronoz-Mugairi).
5. Indarrik gabe uztea 331/2013 Ebazpena, martxoaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileen egutegia eta lanaldia banatzeko araubidea ezartzen dituena.
6. Larrialdietarako Zerbitzu Arruntetako eta “San Martin doktorea” osasun zentroko langileen lanaldia.
Tafallako, Lizarrako eta Tuterako Larrialdietako Zerbitzu Arruntetako eta “San Martin doktorea” osasun zentroko langileen lanaldia 15:00etan hasiko da lanegunetan, astelehenetik ostiralera, eta biharamunean bukatuko, 08:00etan. Larunbat, igande eta jaiegunetako lanaldia 08:00etan hasiko da, eta biharamunean bukatuko, 08:00etan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko apirilaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan José Rubio Vela.
Iragarkiaren kodea: F1405875