82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2014an autoenplegua sustatzeko
laguntzak arautzen dituzten oinarriak

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko apirilaren 14an hartutako erabakiaren bidez onetsi dira 2014an autoenplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak. Haien bidez sostengu eta bulkada eman nahi zaio autoenpleguari, diruz laguntzen diren zenbait jarduketa-lerroren bitartez.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak edonoren eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo Udalaren web orrian: www.baranain.com.

Barañainen, 2014ko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1405890