82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Ikastetxeetan jateko diru-laguntzak ematea
arautzen duten oinarriak. 2014-2015 ikasturtea

Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko apirilaren 14an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak aditzera ematen du ondoren agertzen diren oinarri arautzaileak onetsi dituela:

Diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarriak, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2014-2015 ikasturtean Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.

Eskaerak aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 1ean hasi eta maiatzaren 31n bukatuko da.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak edonoren eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo Udalaren web orrian: www.baranain.com.

Barañainen, 2014ko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1405889