82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, Alesbesko Udalaren zerbitzuko erdi mailako
teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez
eta barne igoera murriztuaz betetzeko

Alesbesko alkateak, 2014ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez, aldatu egin du deialdia, Alesbesko Udalaren zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzekoa (2014ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean, argitaratu zen).

OINARRIAK

Arau orokorrak

1.1.–Deialdi honen helburua da Alesbesko Udalaren zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzea.

1.2.–Oposizio-lehiaketa honetarako deia egin da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1.3.–Deialdiko lanpostua betetzeko izendatzen den langileak jasoko ditu Alesbesko Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsariak eta osagarriak, bete beharreko erdi mailako teknikari lanposturako (B mailakoa).

2.–Betebeharrak.

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean eta izendapena egin arte:

a) Alesbesko Udalaren zerbitzuko langile finkoa izatea.

b) C mailakoa izatea.

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo hirugarren mailako lanbide heziketako titulua izatea, eta administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua.

3.–Eskabideak.

3.1.–Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Alesbesko Udaleko Erregistro Orokorraren bulegoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako. Eskabide eredua eskuratzeko, Udaleko Erregistro Orokorrera jo beharko da.

3.2.–Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Deialdiaren 2 d) idatz-zatian aipatzen den tituluaren kopia konpultsatua.

b) Deialdi honen 7.2 atalean ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo kopia behar bezala konpultsatuak. Izangaiek merezimenduak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

3.3.–Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1.–Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Alesbesko Udaleko alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3.–Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.4.–Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

4.5.–Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.–Epaimahaia.

5.1.–Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

–Mahaiburua: M. Carmen Segura Moreno, Alesbesko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Luis Fernando Pérez Cristóbal, Alesbesko Udaleko zinegotzia.

–Mahaikidea: Silvia Castillejo Ventura, Alesbesko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Carolina Ansó López, Alesbesko Udaleko zinegotzia.

–Mahaikidea: Vicente Busto Aizpún, Alesbesko Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Yolanda Hernández Parra, Alesbesko Udalaren Egoitzako zuzendaria.

–Mahaikidea: Gelasio Fernández Morales, Alesbesko Udaleko arkitektoa.

Ordezkoa: José Luis Iriso Sánchez, Alesbesko Udaleko artxibozaina.

–Mahaikide idazkaria: Francesca Ferrer Gea, Alesbesko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Raquel García Pérez, Cadreitako Udaleko idazkaria.

5.2.–Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo osoa bederen agertu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3.–Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4.–Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5.–Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1.–Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein ordutan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

7.–Lehiaketaldia.

7.1.–Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2.–Merezimenduen baremoa.

a) Nafarroako administrazio publikoetan, administrari laguntzailearen edo administrari-ofizialaren lanpostuan egindako urte bakoitzeko, 4 puntu. Gehienez ere, 20 puntu.

b) Administrazio publikoetako langileendako antolatutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroetara joateagatik lortutako titulu edo ziurtagiri bakoitzagatik:

–Ikastaro bakoitzagatik: puntu 1.

Gehienez ere 10 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

7.3.–Lehiaketaldiko puntuazioa, gehienez ere, 30 puntukoa izanen da.

7.4.–Lehiaketaldia burututakoan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa emanen da argitara Alesbesko Udaleko iragarki oholean.

8.–Oposizioaldia.

8.1.–Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

II. eranskinean ageri diren Kudeaketa Administratiboko eta Zuzenbideko gaiei buruzko 70 galdera, test erakoak, erantzun beharko dira.

Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez.

Gehieneko puntuazioa: 70 puntu; gutxieneko puntuazioa: 35 puntu.

8.2.–Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez.

8.3.–Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

9.1.–Ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak Alesbesko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian ikusgai jarriko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazio osoaren arabera ordenaturik, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batu ondotik. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian administrazio publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

9.2.–Gutxieneko puntuazioa gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahaiak Alesbesko Udaleko alkateari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3.–Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar eguneko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalaren erregistro orokorrean:

a) Zinpeko aitorpena, eta hartan adierazi ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.4.–Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.5.–Aurreko 9.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, azterketa gainditzen dutenen zerrendan, 9.1 atalekoan, ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1.–Aurreko oinarrian aipatu hautapen prozedura buruturik, alkateak, ebazpen baten bidez, Alesbesko Udaleko erdi mailako teknikari izendatuko du hautapen prozedura gainditurik puntu gehien lortu dituen izangaia.

10.2.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3.–Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Alesbesko Udaleko B mailako erdi mailako teknikari bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aurreko oinarrian aurreikusi bezala jokatuko da.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien kontra edo hura aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Alesbesen, 2014ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, M. Carmen Segura Moreno.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, Alesbesko Udaleko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko deialdian parte hartzeko (.......... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, data: ............).

1.–Norberaren datuak:

Izen-deiturak: ......................, NAN zenbakia: ............, egungo helbidea: ........................., posta kodea: ......., herria: ................................, telefonoa: .................................

2.–Administrazio datuak:

Zein lanpostutarako izendatua dagoen .....................................

Maila edo taldea .............................................

3.–Erantzukizuna nirea izanik, honako hau diot:

a) Karguan aritzea galarazten didan gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

b) Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunik.

c) Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

d) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna baino handiagoa onartua dudala.

e) Alesbesko Udalean jardunean nagoela, C mailako lanpostu batean.

4.–Deialdian onartua izateko, eskabidearekin batera behar diren agiriak aurkezten ditudala, bai eta Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea badudala frogatzeko agiriak ere.

Halaber, eskabideari atxiki dizkiodala baremoan ezarritakoaren arabera lehiaketaldian baloratzeko azaltzen ditudan merezimenduen frogagiriak.

Horiek horrela,

Eskabidea behar bezala eta epearen barrenean aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut, eta hortaz, Alesbesko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko deialdian onartua izan nadila.

(Eguna eta sinadura)

ALESBESKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Kudeaketa Administratiboa eta Zuzenbidea

1.–Nafarroako Toki Entitateak. Antolaketa eta administrazioa. Gora jotzeko errekurtsoa.

2.–Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak. Baldintzak eta epeak. Administrazio egintzen betebeharrak. Administrazio egintzen eraginkortasuna: jakinaraztea eta argitaratzea.

3.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea. Nafarroako Toki Ogasunen alorreko errekurtsoak.

4.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua.

5.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen egituraren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 271/1998 Foru Dekretua.

Iragarkiaren kodea: L1405893