82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 935/2013 prozedura arrunta

Mª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 935/2013 prozesuan dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Gestión Social San Adrián, S.A. Lodosari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta dekretu horren aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko apirilaren 22an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1406003