82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2014ko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena

2014ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 4an, 2014ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean inork ez zuen aurrekontuaren aurkako alegaziorik egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 776.640 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 1.336.661 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 32.410 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 142.797 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak. 342.554,71 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 161.000 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 222.067,29 euro.

Gastuak, guztira: 3.014.130 euro.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 697,910 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 35.000 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 392.400 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.058.260 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 691.160 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea. 134.400 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 5.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.014.130 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra, hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Valtierran, 2014ko apirilaren 28an.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1405953