82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

UPOko 16. sektoreko UE 2 unitatea borondatez
birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko martxoaren 25ean egin bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“1.–Hasiera batean onestea UPOko 16. sektoreko UE 2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, hartan sarturik bai Udalaren errekerimenduz erantzuteko eranskina, 2014ko otsailaren 10ekoa (152/14 zenbakiko erregistroko sarrera, otsailaren 10ekoa), bai José Martín Errea Rodríguez arkitektoak luzaturiko txostenak (183/14 zenbakiko erregistroko sarrera, otsailaren 14koa).

2.–Aipatu proiektuaren behin betiko onespenaren aitzinetik:

–Behin betiko onetsirik egon beharko da kudeaketako hitzarmena, urbanizazio kargarik gabeko hirigintza aprobetxamenduaren %10aren nahitaezko eta doako lagapena haren eskudirutako baliokideaz ordezkatzeko egiten dena, eta sinaturik eta aipatu borondatezko birzatiketa batzordeak ordaindurik izan dagokion diru zenbatekoa.

–Borondatezko birzatiketa batzordeak dagokion testu bategina aurkeztu beharko du, aurkeztutako eranskina nahiz jendaurreko aldiaren emaitza barne direla.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

4.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietara eta iragarki oholera igortzea, argitara eman dadin. Argitalpen gastu guztiak borondatezko birzatiketa batzordearen kontura izanen dira. Orobat, Udal Kontu-hartzailetzara igorriko da, eta udal arkitektoari ere bai, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.–Delako birzatiketa proiektua tramitatzeko tasa onestea, 200 euro egiten baitu; horiek borondatezko birzatiketa batzordeak ordaindu beharko ditu.

6.–Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukituak gertatzen diren erregistroko jabeei, eta entzuteko epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten.”

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

San Adrianen, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1405414