82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

UPOko 16. sektoreko UE 2 unitatearen gaineko
kudeaketako hirigintza hitzarmena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko martxoaren 25ean egin bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“1.–Hasiera batean onestea San Adriángo UPOko 16. sektoreko 2. exekuzio unitatearen gaineko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Xedea du dagokion hirigintza aprobetxamendua San Adriángo Udalari lagatzeko legezko betebeharra betetzea, ordezko eskudirua ordaindurik.

2.–Adieraztea ezen, UPOko 16. sektoreko UE 2 unitatea borondatez zatitzeko proiektua behin betiko onetsi aitzin, hura baita hitzarmenaren esparrua, aipatu zenbatekoa ordaindu behar duela hitzarmenaren esparruko borondatezko birzatiketa batzordeak.

3.–Erabaki hau Udal Kontu-hartzailetzara igortzea, eta adieraztea ezen, LAHFLaren 224. artikuluan xedatuarekin bat, hitzarmenean ezarritako zenbatekoa, eskudirutan, bertzerik gabe sartuko dela Udalak lurzoruan duen jabarian.

4.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

5.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietara eta iragarki oholera igortzea, argitara eman dadin. Argitalpen gastu guztiak borondatezko birzatiketa batzordearen kontura izanen direnez, haren buruari ere jakinaraziko zaio erabaki hau, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

San Adrianen, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1405413