82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Kultur jardueretarako diru-laguntzak

San Adriango Udalak, 2014ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, San Adrianen 2014. urtean kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiko oinarriak onetsi zituen. Hona hemen:

2014. URTEAN KULTUR JARDUERAK ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Arlo honetan indarra duen araudian ezarritakoarekin bat, San Adriango Osoko Bilkurak kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiko oinarriak onetsi ditu, betiere jarduera horiek herritarren onerako badira eta udal eskumenekoei laguntzen badiete eta/edo ordezten badituzte.

Laguntzak ematerakoan irizpide hauei jarraituko zaie: publikotasuna, tratu berdintasuna eta bitartekoen eta helburuen bat etortzea. Honako hauek dira oinarri arautzaileak:

OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehenbizikoa.–Diru-laguntzaren helburua, baldintzak eta xedea.

1.1. San Adriango Udalak diru-laguntzen deialdi publikoa aurkeztu du, San Adrianentzat interesa duten askotariko kultur jarduerak eta proiektuak egiteko 2014. urtean. Deialdia irizpide hauetan oinarrituko da: publikotasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna eta bereizkeriarik eza, gardentasuna, eraginkortasuna eta eragimena.

1.2. Kultura aktibo eta parte-hartzailea sustatzeko ekimenei sostengu emateko asmoz, San Adrianen kultur jarduerak egiteko diru-laguntza ematea du xede deialdi honek, baita interes publikokotzat jotzen diren proiektuak finantzatzea ere, lehendabiziko eta funtsezko helburua kultur jarduera badute.

1.3. 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egiten diren jarduera eta proiektuetarako emanen da diru-laguntza.

1.4. Proiektu edo jarduera bati diru-laguntza emateko, eskaera egiten duten elkarteek edo norbanakoek jardueren proiektu edo programa zehatz bat aurkeztu beharko dute, diru-laguntzaren xede izan dadin. Programa horretan haren xedea, helburuak, finantzabideak, baliabide erabilgarriak, aurrekontua eta ebaluazioa azalduko dira. Aurrekontuarekin batean gastuen eta diru-sarreren zerrenda aurkeztuko da, proiektu edo jardueraren bideragarritasuna bermatuko duena.

1.5. Elkarte edo norbanakoen programa edo proiektuei diru-laguntza emateagatik ez da eskubiderik sortuko hura hurrengo deialdietan eskuratzeko.

1.6. Proiektu bera ezin izanen da aurkeztu San Adriango Udalaren deialdi batera baino gehiagotara.

1.7. Deialditik kanpo daude honako jarduera edo proiektu hauek:

–Kultur jarduera lehen edo funtsezko helburua ez dutenak, nahiz haien alderdietakoren bat kulturari lotua izan. Berariaz deialditik kanpo gelditzen dira ikastetxeetan egindako kirol eta hezkuntza jarduerak eta festak (eskola ordukoak nahiz eskolaz kanpokoak).

–Jende guztiarendako ez direnak.

–Diru-sarrera aski duten jarduerak edo gehienbat erabiltzaileek, udal honetako beste zerbitzu batzuek edo beste administrazio batek diruz lagundu behar dituztenak.

–Ezaugarri sexistak edo arrazistak dituzten jarduerak edo indarkeria bultzatzen dutenak edo bestelakoak, administrazio publiko batek diruz lagundu ez ditzakeenak.

–Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, zaharberritu eta hobetzeko gastuak.

–Elkartearen funtzionamendu gastuak.

–Otordu, aperitibo, opari eta antzekoen gastuak.

–Eskariari lotutako dokumentazioaren faltsukeria nabarmena denean.

Bigarrena.–Laguntzak emateko araubidea eta aurrekontuko kreditua.

Oinarri hauetan araututako diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, hau da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun zerrenda bat prestatzeko asmoz, deialdiaren 5.1 oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera.

San Adriango Udalaren gastuen aurrekontuko 4510 48202 kontu-sailean 13.500 euroko diru kopurua dago 2014. urterako. Aurrekontu horrek izaera mugatzailea du.

Hirugarrena.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Kultur proiektu eta/edo jarduerak egiteko diru-laguntzak eskatzen ahal dituzte bizilekua San Adrianen duten pertsonek eta irabazi asmorik gabeko entitateek, betiere herriarentzat interesa duten proiektuak eta/edo jarduerak egiten badituzte eta baldintza hauek betetzen:

A) Legez eratua izatea eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatua egotea.

B) Estatutuetan, beren helburuen artean izatea kulturarekin ikusteko duten jarduerak egitea, eta irabazi asmorik ez izatea.

C) Kultur jarduerak eta diru-laguntzaren xede izanen diren proiektuak San Adriango udalerrian gauzatzea, eta horiek herritarren onerako izatea.

D) Onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egotea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta San Adriango Udalarekin zorrik ez izatea.

Laugarrena.–Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

4.1. Aurkezteko epea:

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, bulego orduetan, eta jakinarazten da larunbatetan bulegoa itxita egonen dela.

4.2. Aurkeztu beharreko agiriak:

a) Elkartearen estatutuen kopia konpultsatua, eta IFK edo IFZrena.

b) Entitatearen eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren datuak (I. eranskina).

c) Diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapena (II. eranskina).

d) Aurrekontu xehakatua, kontzeptuen arabera sailkaturik azalduz aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak (II. eranskina).

e) Erantzukizuneko aitorpena, onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egoteari buruzkoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

f) Entitateak Nafarroako Foru Ogasuneko zerga beharkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak, eta San Adriango Udalarekin inolako zorrik ez duela frogatzen duena.

g) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honetako laguntzaren xede den proiekturako beste erakunde publiko eta/edo pribatu batzuetan diru-laguntzarik eskatu eta/edo jaso den azaltzeari buruzkoa (I. eranskina).

h) Proiektuaren edo jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, San Adriango Udalaren diru-laguntza jaso duela agerrarazteko konpromisoa (I. eranskina).

Bosgarrena.–Aurkeztutako eskabideen balorazioa.

5.1. Balorazio irizpideak.

Aurkeztutako jarduerak baloratzeko irizpideak eta laguntzaren zenbatekoa jarraian azaltzen diren balorazio irizpideen arabera zehaztuko dira, eta gehienez ere 100 puntu emanen dira, honela banaturik:

1. Proiektuaren kalitatea eta interes artistiko edo kulturala (50 puntu gehienez), honela banaturik:

a) Kalitatea, berrikuntza, herritarren interes orokorrarekin eta Udalaren kultur politikaren helburuekin bat (20 puntu).

b) San Adriango Udalarekiko lankidetza (15 puntu). Lankidetza gauzatuko da Udalaren beraren programetan sar daitezkeen jardueretan edo udal titulartasuneko ekipamenduetan garatzen direnetan.

c) San Adriango ondare kultural eta/edo artistikoaren zabalkundea (10 puntu).

d) Entitatearen helburuak, ibilbidea eta osaera (5 puntu).

2. Proiektuak San Adriango kultur dinamizazioan duen eragina (30 puntu), honela banaturik:

a) Zenbat ikusle edo parte-hartzaile aurreikusten diren jardueran (15 puntu).

b) Tokiko sustapen ekintzak, sormena, prestakuntza eta/edo parte-hartzaileen leialtasuna lortzea (10 puntu).

c) Proiektuan borondatez parte hartzen duten langileak (5 puntu).

3. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (20 puntu), honela banaturik:

a) Diru-sarreren eta gastuen egituraren koherentzia (10 puntu).

b) Honako hauen portzentajea: diru-sarrera berekiak, bazkideen kuotak, txartelak, ekoizpenen merkaturatzea, babesletzak (10 puntu).

Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, entitate eskatzaileak eskabidea aurkeztu beharko du, deialdi honen II. eranskinean ageri den azalpen memoriaren eredua erabiliz; eranskin horretan zehatz-mehatz jasoko dira irizpide bakoitzaren barruan baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa deialdiaren II. eranskinean dagoen informazio ekonomikoari buruzko inprimakian osatuko da.

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Eskaera bakoitzaren balorazio puntuak atera ondoren, eta laguntzaren zenbatekoa zehaztearren, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

–80 puntutik gorako proiektuak: onartutako aurrekontuaren %75.

–79 puntu edo gehiagoko proiektuak: onartutako aurrekontuaren %50.

–65 eta 78 puntu arteko proiektuak: onartutako aurrekontuaren %30.

–65 puntutik beherako proiektuak: onartutako aurrekontuaren %20.

Ratio horiek aplikatu ondoren, ateratzen diren diru-laguntzen baturaren zenbatekoa kreditu erabilgarria baino handiagoa bada, hainbanatu eginen dira laguntzen zenbatekoak, batura deialdiko kredituaren arabera egokitu arte.

Diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztu eta onartu den aurrekontuaren portzentaje bat denez, azken kostua hasiera batean aurreikusitako kostu osoa baino txikiagoa bada, aurreikusi den laguntza portzentajea jardueraren benetako kostuari aplikatuko zaio, diru-laguntza murriztuz, baita jasotako laguntza eta diru-sarreren zenbateko osoak jardueraren kostua gainditzen duenean ere.

Diruz lagundutako jarduerak osorik justifikatzen ez direnean, proportzionalki murriztuko da onartutako diru-laguntza. Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa, hala bakarrik nola beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Seigarrena.–Instrukzioa egin eta ebazpena emateko organo eskuduna.

Kulturako Informazio Batzordea izanen da aurkezten diren eskaerak deialdiko balorazio irizpideen arabera baloratuko dituen kide anitzeko organoa. Gainera, balorazio txostena instruktoreari igorriko dio.

Kulturako koordinatzailea izanen da espedientearen instruktorea, eta ebazpena emateko beharrezkoak iruditzen zaizkion txostenak eskatzen ahalko ditu, oinarri hauetan eskatutako agiriez landa. Kulturako Informazio Batzordearen espedientea eta txostena ikusirik, Kulturako koordinatzaileak ebazpen proposamen arrazoitua eginen dio Alkatetzari, deialdia ebazteko, proposamena igorri eta hamabost eguneko epean.

Alkateak emanen du ebazpena, non, ebazpen proposamenak ezartzen duenarekin bat, honako hau jasoko baita:

–Diru-laguntza hartuko duen eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa, ebaluazioa eta horretarako erabili diren balorazio irizpideak zehaztuta.

–Zein eskabide ezetsi den, halakorik bada, arrazoiak azalduta.

Ebazpen proposamenak ez dio inolako eskubiderik ekarriko proposatutako onuradunari San Adriango Udalaren aurrean, harik eta diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten zaion arte.

Diru-laguntza emateko ebazpenak dagokion gastu konpromisoa baitu itsatsirik, Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa beharko du aldez aurretik.

Zazpigarrena.–Onuradunen betebeharrak.

Onuradunen betebeharrak ondoko hauek dira:

a) Diru-laguntza jasotzeko behar den jokabidea izan, xedea bete, proiektua gauzatu edo jarduera egitea.

b) Organo emaileari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduerak egin eta helburuak bete direla.

c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari (I. eranskina).

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak eguneratuak dituztela frogatzea.

f) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dira, onuradunei aplikatzen ahal zaizkien merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Dirua itzultzeko arrazoietakoren bat izanez gero, itzuli egin beharko da jasotako dirua.

Zortzigarrena.–Justifikazioa eta kobrantza.

8.1. Aurkeztutako proiektuaren edo proiektuen justifikazioa.

a) Egindako jardueraren memoria labur eta zehatza (III. eranskina).

b) Azken balantze ekonomikoa, gastuen eta diru-sarreren justifikazioa, elkarteko diruzainak eta buruak sinatua.

c) Gastua frogatzen duten jatorrizko fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak. Onartuko dira, orobat, bankuko frogagiriak, “ordaindua” zigilua duten fakturak -hornitzaileak sinatu eta zigilatuak-, erosketaren tiketa, fakturari erantsia, edo beste edozein agiri, faktura edo gastuaren frogagiria ordaindu izana erakusten duena.

d) Erantzukizun zibileko aseguru poliza eta ordainketaren frogagiri eguneratua, behar den kasuetan.

e) Frogatu beharko da San Adriango Udalaren laguntza jaso izana agertu dela diruz lagundutako jardueren publizitatean (programak, liburuak, kartel iragartzaileak, publizitateko iragarki laburrak...), edo diruz lagundutako argitalpenaren kontrazalean eta lehen orrialdean.

8.2. Deialdi honetan emandako zenbatekoa ordaintzea.

Kulturako diru-laguntzen zenbatekoa, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide batzuk gehituta, inoiz ez da izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa. Diruz laguntzen ahal diren gastu frogatuen %75 arteko diru-laguntza emanen da gehienez, eta eskatzaileak bere baliabideak erabiliz bete beharko du gelditzen den tartea.

Diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

–Lehen epean diru-laguntzaren %50, konturako ordainketa gisa: gehienez ere 30 eguneko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gainerako %50: eskatzen diren frogagiriak aurkeztutakoan; diru-laguntzarako eskaeran adierazitako helburuak, programa eta aurrekontua betetzea ezinbesteko baldintza izanen da. Proiektuaren justifikazioa gehienez ere 30 egun balioduneko epean eginen da, aurkeztutako proiektuko jarduera bukatzen denetik hasita. Eskatutako frogagiriak aipatu epean aurkezten ez badira, onuradunak diru-laguntza lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Gastuen eta diru-sarreren azken justifikazioarekin gastua behar bezala frogatzen ez bada, behar bezala frogatutako gastu lagungarrietarako soilik lortzen ahalko da laguntza.

8.3. Laguntza itzultzea.

Jasotako laguntzak itzuli beharko dira eta berandutza interesa ordaindu, diru-laguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera bitarte, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 38.2 artikuluan finkatuko zenbatekoaren arabera, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluan ezarritako kasuetan, eta honako hauetan:

a) Programaturiko jarduerak gauzatzen ez direnean. Halakoetan, onuradunak jasotako aurrerakina itzuli beharko du Udaleko Diruzaintzan. Hala egiten ez badu, behar den espedientea irekiko da.

b) Frogagiriak epez kanpo aurkezten direnean; izan ere, horrek diru-laguntza deuseztatzea ekarriko du eta itzuli egin beharko da jasotako dirua.

c) Diruz lagundutako jardueretan Udalak baimendu gabeko aldaketak egiten direnean.

d) Diru-laguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura betetzen ez denean.

e) Diru-laguntza eskuratzen denean horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

f) Jasotako dirua zertan erabili den frogatu beharra betetzen ez denean.

g) Zenbait diru-laguntza batera jasotzen direnean, haien artean bateragarriak direnean izan ezik.

h) Diruz lagundutako jardueraren kostuaren muga gainditzen denean, onuradunak bateragarriak diren diru-laguntzak batuz; muga horretatik goitiko zenbatekoari erreparatuko zaio.

i) Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen direnean edo betetzen ez direnean.

j) Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapen egintzei trabak jartzen zaizkienean eta horiei men egin beharra betetzen ez denean.

Alkatetzak emanen du diru-laguntza itzultzeari buruzko ebazpena, aldez aurretik espedientea instruiturik, aplikatzekoa den legeria orokorrarekin bat. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta, horiek kobratzeko, diru-bilketari buruz indarra duen araudian xedatzen dena aplikatuko da.

8.4. Diruz lagundutako jardueren finantziazioa.

Deialdi honetan norberaren finantziazio zenbateko bat eskatzen da, diruz lagundutako jardueraren %25ari erantzuteko adinakoa. Diruz lagundutako proiektuan edo ekintzan norberaren funtsak jarri direla frogatu beharko da diru-laguntzaren justifikazioa egiten den unean, eta orduan funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan aplikatu izana zehaztuko dira.

Bederatzigarrena.–Aplikazio ordeztailea.

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan aplikatzekoak izanen dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena, eta orobat honako hauetan ezarria dagoena: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

2014. URTEAN KULTUR JARDUERAK ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIKO ESKABIDEA

Izena: ....................................., NANa: ............, eta helbidea (kalea, herria): .........................................................., elkarte eta/edo talde sozio-kultural hau ordezkatuz: ............................................ (IFZ: ..............), San Adriango Udalari eskatzen diot 2014. urtean kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdian parte hartzeko aukera.

Aurkeztutako agiriak (gurutze batekin markatu).

Elkartearen estatutuen kopia konpultsatua, eta IFK edo IFZrena.

Entitatearen eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren datuak (I. eranskina).

Diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapena (II. eranskina).

Aurrekontu xehakatua, kontzeptuen arabera sailkaturik azalduz aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak (II. eranskina).

Erantzukizuneko aitorpena, onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egoteari buruzkoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat. I. eranskina.

Entitateak Nafarroako Foru Ogasuneko zerga beharkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak, eta San Adriango Udalarekin inolako zorrik ez duela frogatzen duena. I. eranskina.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honetako laguntzaren xede den proiekturako beste erakunde publiko eta/edo pribatu batzuetan diru-laguntzarik eskatu eta/edo jaso den azaltzeari buruzkoa (I. eranskina).

Proiektuaren edo jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, San Adriango Udalaren diru-laguntza jaso duela agerrarazteko konpromisoa. I. eranskina.

San Adrianen, 2014ko ………….aren ....(e)an.

 (Sinadura)

Stua. Izena:

I. ERANSKINA

ELKARTEAREN DATUAK(1)

Izena

IFK

Telefonoak

Helbide soziala

Helbide elektronikoa

ELKARTEAREN ORDEZKARIAREN DATUAK

Izen-deiturak

NANa:

Elkartean duen kargua

Telefono finkoa

Sakelako telefonoa

Jakinarazpenetarako helbidea

Helbide elektronikoa

JARDUEREN ZERRENDA

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

11.

12.

San Adrianen, 2014ko ………….aren ....(e)an. (Eguna eta sinadura)

1. Nortasunaren egiaztagiria

....................................... jaunak/andreak, .......................... elkarteko idazkaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, posta kodea: .............), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin (telefonoa: ..............................., eta helbide elektronikoa: .........................),

ZIURTATZEN DUT:

1. Elkarteak gaur egun duen lehendakaria Elkartearen Batzarrak ............ egunean egindako bilkuran hautatu zela, eta ......................... jauna/andrea dela, eta hauek direla bere datuak: ............... zenbakidun NANa, helbidea (herria, kalea) ................................, eta posta kodea ...................

2. Elkarteak funtzionamenduan jarraitzen duela, eratu zeneko helburuak betez, indarra duten estatutuen arabera*.

Idazkaria

(sinadura)

(Entitatearen zigilua)

Ontzat emana

Lehendakaria

(Sinadura)

2. Onuraduna izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizuneko aitorpena.

....................................... jaunak/andreak, .......................... elkarteko lehendakaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, 31570 posta kodea), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin,

ADIERAZTEN DUT:

Diru-laguntza eskatu duen .......................... elkarteak betetzen dituela onuraduna edo entitate laguntzailea izateko eskatzen diren baldintzak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoari jarraikiz.

San Adrianen, 2014ko ………….aren ....(e)an. Stua.:

3. Tributuen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatearen ziurtagiriak.

Bi aukera:

–Ziurtagiriak (Nafarroako Zerga Ogasunean eta Gizarte Segurantzan emanak).

–Onuraduna ziurtagiriak aurkeztera behartuta ez dagoenean*, aitorpenaren bidez:

Erantzukizuneko aitorpena.

....................................... jaunak/andreak, .......................... elkarteko lehendakaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, 31570 posta kodea), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin,

ADIERAZTEN DUT:

Diru-laguntza eskatu duen ......................... elkarteak beteak dituela zerga beharkizunak, Gizarte Segurantzakoak eta egoitza fiskalari dagozkionak.

San Adrianen, 2014ko ………….aren ....(e)an. Stua.:

5. Jardueren memoria eta 6. Aurrekontua.

(Fitxa bat jarduera bakoitzeko, II. eranskinaren arabera).

7. Proiektuak dauzkan laguntzei buruzko aitorpena.

....................................... jaunak/andreak, .......................... elkarteko lehendakaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, 31570 posta kodea), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin,

ADIERAZTEN DUT:

Diru-laguntzaren xede den proiektuari dagokionez (X bat jarri dagokion tokian).

Ez duela inolako diru-laguntzarik jaso administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren eskutik.

Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren eskutik diru-laguntza hauek jaso/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU DION LAGUNTZA

ESKATUTAKO DIRU KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/esleitua/ordaindua)

San Adrianen, 2014ko ………….aren ....(e)an. Stua.:

8. Bankuko datuak.

Banketxea:

Kalea eta herria:

Sukurtsala:

Banku-kontuaren zenbakia:

(1) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaeran aurkezten denarekin bat etorri behar du.

9. Informazio zehatzen aitorpena.

....................................... jaunak/andreak, .......................... elkarteko lehendakaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, 31570 posta kodea), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin,

ADIERAZTEN DUT:

Eskaera honetan aurkeztutako informazio administratibo, tekniko eta/edo finantzario guztia zehatza eta egiazkoa dela.

San Adriango Udalaren eskura geratzen dela, edozein agiri edo informazio zehatz egiaztatzeko, bidezkoa bada.

San Adrianen, 2014ko ………….aren ....(e)an. Stua.:

10. “Diruz lagundutako jardueren publizitatea”.

Diruz lagundutako jardueren eta programen zabalkundea egiteko erabiltzen den propagandan, edozein formatu duela, San Adriango Udala babeslea dela agerraraziko da, bai eta San Adriango Udalaren armarria ere.

II. ERANSKINA

(Jarduera bakoitzaren fitxa: 5. Memoria eta 6. Aurrekontua).

–Jardueraren deskribapena:

Entitatea:

Jarduera:

Jardueraren azalpena:

–Jardueraren xedeak:

1.

2.

3.

–Jardueraren datuak (aurreikuspena):

Eguna:

Ordutegia

Tokia

Aurreikusitako ikusle kopurua

Boluntarioak

Bestelakoak:

–Gastu aurreikusiak:

KONTZEPTUAK

KOPURUA

GUZTIRA

–Diru-sarrera aurreikusiak:

KONTZEPTUAK

KOPURUA

GUZTIRA

III. ERANSKINA

“...................................................................” elkartea

2014. urtean diruz lagundutako jardueraren memoria

(Jarduera bakoitzeko bat).

Jardueraren izena: .................................................................

Deskribapena (nolakoa izan zen azaldu):

Eguna: ....... Tokia: ............................. Parte-hartzaile kopurua:

Diruz lagundutako jardueraren balantze ekonomikoa

GASTUAK, GUZTIRA

Faktura zk.

Faktura emailea

Fakturaren kontzeptua

Fakturaren zenbatekoa, guztira

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

Diru-sarrera mota

Kopurua

Parte-hartzaileen ekarpena edo jardueraren kuotak

Elkartearen beraren funtsen ekarpena

Beste administrazio publiko batzuen diru-laguntzak

Udalaren diru-laguntza

Zozketak eta dirua biltzeko beste sistema batzuk

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo besteren ekarpenak

Beste diru-sarrera batzuk

Diruz lagundutako jardueren programako gastuen
eta diru-sarreren justifikazioa –balantze ekonomikoa–

JARD.

JARDUERAREN IZENA

GASTU ERREALAK

DIRU-SARRERA ERREALAK

1 zk.

2 zk.

3 zk.

4 zk.

5 zk.

6 zk.

7 zk.

...

San Adrianen, 2014ko ………….aren ....(e)an.

(Eguna eta sinadura)

San Adrianen, 2014ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1405215