82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko U.I. XVI-ko (Lezkairu) S1 sektoreko L31 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2014ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-ABR-14 (6/CU).

Iruñeko Udal Planeko U.I. XVI-ko (Lezkairu) S1 sektoreko L31 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik (JOB, 2014ko urtarrilaren 28a) 2014ko otsailaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik batere aurkeztu gabe,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko U.I. XVI-ko (Lezkairu) S1 sektoreko L31 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana, Carlos Rebollo Arbizuk sustaturik Gasolinera Aralar, S.A.ren izenean.

2. Igor bedi erabaki hau Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

“Araudia.

Lerrokadurak:

–Planoetan definituak.

–Beheko solairuan, lerrokadurak libreak izanen dira.

Sestrak:

–Planoetan definituak.

Bertze baldintza batzuk:

–L31 unitatearen fitxan definituak.

Eraikuntza:

–Konposizioaren aldetik homogeneotasuna segurtatu beharrez,1,75 m-ko garaierako zerrenda bat ezarriko da, metalezko xaflakoa, bere luzera osoan testura eta kolore jarraia izanen duena, beheko solairuaren eta lehen solairuaren artean eta unitateko fatxada guztietan. Gisa berean, material eta kolore bereko zerrenda ezarriko da eraikinaren buruan, 1,70 m zabal izanen dena. Planoetan espaloiko sestraren garaiera adierazten da, zerrendak hari ezarriko baitzaizkio; orobat adierazten da horiek zer garaieratara ezarriko diren.

Fatxadaren gainerakoa zerrenda etzan itsuekin diseinatuko da, izaera horizontal samarra emanik; haien arteko espazioak arotz-lanetarako geldituko dira.

Mehelineko fatxadetan mantenduko da zerrenda etzan itsuekin aurreikusitako diseinua, fatxada nagusietako antzeko materiala izanen duena, gainerako fatxadekin bat egin dezaten.”

Iruñean, 2014ko apirilaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1405345