82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 13. ordenantzan, Noain Elortzibarko udal mugapean animaliak edukitzea arautzen baitu. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2014ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 13. ordenantzan, Noain-Elortzibarko udal mugapean animaliak edukitzea arautzen baitu.

Erabaki hori 2014ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.

Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak, 2014ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du. Hona hemen testu osoa:

Azken paragrafo bat gehitu da, berria, 43. artikuluaren 3. atalean.

“Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabe edo edukitzaileek, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko bertze udalerri batean luzaturiko lizentzia baten titularrak badira eta lizentzia horrek indarrean segitzen badu, zer epetarako eman zen, hura bukatu ez delako, Udalari eskatzen ahalko diote hura balioesteko.

Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko dute eta hartan adierazi mantentzen direla 43. artikuluaren 2. atalean lizentzia eskuratzeko eskatzen diren baldintzak. Eskabide horrekin batera aurkeztuko dira eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak eta, zer lizentziaren titularra den, haren kopia.

Balioesteko eskaerak ez du luzatuko lizentziaren indarraldia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2014ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1405382