82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an, 2014ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza, gastuetan: 70.000,00 euro.

121 62501.–Udaleko egokitzapena eta altzariak: 70.000,00 euro.

Kreditu berezia, gastuetan: 227.602,00 euro.

4521 62200.–Igerileku handiko ontzia egitea: 227.602,00 euro.

Gastuak guztira: 297.602,00 euro.

Diru-sarrerak: 297.602,00 euro.

Diruzaintzako gerakina: 297.602,00 euro.

Fustiñanan, 2014ko apirilaren 22an.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1405967