82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Bi aldaketa udal ordenantzetan. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza hauetan aldaketa egitea: batetik, Faltzesko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 50.2 artikuluaren (Arau-hauste larriak) 4) puntuan, eta, bestetik, Faltzesko herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 13. artikuluari egindako eranskinean, a) atalean. Hori guztia, 2014ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean argitaratutako iragarkiari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horietako bi aldaketak behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hona hemen:

Faltzesko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 50.2 artikuluan (Arau-hauste larriak), 4) puntuan:

Honela dioen lekuan:

“4) Nekazaritzako lanak erregelamendu honek baimentzen ez dituen aroetan egitea, larreen ustiapenaren kaltetan”.

Honela behar du:

“4) Lurzatietan nekazaritzako lanak egitea martxoaren 15a baino lehen, edo fitosanitarioekin tratatzea apirilaren 10a baino lehen, salbu eta abeltzainak baimena eman badu”.

Faltzesko herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 13. artikuluaren eranskinean, a) atalean:

“Atsedenaldian diren lurzatietan tratamendu fitosanitarioa apirilaren 10etik aurrera hasi ahalko da, aziendak belarra aprobetxa dezan.

Data hori aplikatuko da baldin eta 26 egunean (martxoaren 15etik apirilaren 10era) azienda saldoek bazkalekuetako berazain azalera osoa larratu ahal badute. Bestela, abeltzainak abisua eman beharko dio nekazariari martxoaren 31 baino lehen.

Orobat, nekazariak abeltzainari jakinaraziko dio lurzatiak tratatu behar dituela, bost egun aurreragotik jakinaraziko ere, azienda sar ez dadin.”

Faltzesen, 2014ko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1405895