82. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 9an eman 691/2014 Ebazpenarena. Haren bidez, toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako diru-laguntzak arautu ziren, ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak eman ditzaten.

Akats bat atzeman da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 9an eman 691/2014 Ebazpenaren 3. puntuko 2. paragrafoan. Haren bidez, toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako diru-laguntzak arautu ziren, ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak eman ditzaten. Paragrafo horren bukaeran, testu hau erantsi behar da:

Edonola ere, enplegurako eta toki garapenerako eragileak dagoeneko kontrataturik badaude, diru-laguntza kontratazioaren unetik aurrera aplikatuko da, muga izanik 2014ko urtarrilaren 1a.

Iruñean, 2014ko apirilaren 22an.–Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako zerbitzuko zuzendaria, Marta Álvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F1405989