1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Ondasun higigarrien enkantearen iragarkia.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buruak aurrerago zehazten diren ibilgailuen enkante publikoa iragarri du.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkantea 2014ko maiatzaren 23an eginen da, 09:00etatik aurrera, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan; enkanteak bata bestearen ondoren eginen dira, ibilgailuen zerrendaren hurrenkerari jarraituz.
2. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen amaierako atalean ageri diren zamak eta kargak izanen dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, entitate bakoitzak ziurtatutako zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.
3. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, norbait ordezkatuz gero, ordezkaritza hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira. Horretarako, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua iragarkiaren amaierako taulan adierazitakoa izanen da. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei ohartarazten zaie gordailua eratzeak lehenbiziko lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.
4. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek gehieneko eskaintzak izanen dira eta Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 6. solairuan. Haiekin batera, iragarkiaren amaierako gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin parte hartzea zuzenean. Ibilgailu bakoitzeko posturak mugatzen dituzten tarteak 300,00 eurokoak izanen dira, bai lehenbiziko lizitazioan bai bigarrenean.
5. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.
6. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat hartu beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.
7. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da; bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat.
8. Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko eperako, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta, hala, behin eta berriz, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua, Iruña).
9. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa aurrerakin bat eskatzen ahalko da, edo gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Kasu horretan, ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.
10. Ibilgailuak Nafarroako Gobernuaren Ibilgailu Parkean daude (Zaragozako errepidea, 3,5 km, Cordovilla). Ikusi ahal izateko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.
11. Nafarroako Zerga Ogasunak eskubidea du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitu dakizkion eskatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
12. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte. Zordunak enpresaburuak direnez, ibilgailuak eskualdatzeari Balio Erantsiaren gaineko Zerga ezarriko zaio, esleipen zenbatekoaren %21eko tasa orokorrarekin.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 166. artikuluan ezarritakoarekin bat, Trafikoko Burutza Probintzialean frogatu beharko da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaindu dela, transferentzia kasuetan.
13. Enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.
14. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.
15. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
16. Hona hemen enkante publikorako prozeduretako ondasunen ezaugarriak:
LOTEA | LEHENA | BIGARRENA | HIRUGARRENA | LAUGARRENA |
Enkantearen ebazpena | 2014-05-23 | 2014-05-23 | 2014-05-23 | 2014-05-23 |
Ibilgailuaren titularra | Vinacua Armendáriz, S.L. | Transp. Rafael Marina, S.L. | Oscar Torrado González | Urbi Comercial 2003, S.L. |
Enbargoa | 15982/THH | 16861/THH | 16277/THH | 16224/MG |
Ondasun higigarrien erregistroko idatzoharra | 2009-11-03 | 2012-06-18 | 2010-05-31 | 2010-08-23 |
Modeloa | Mazda Premacy | Tractocamión DAF FT CF 85 430 | Nissan Primastar | Mitsubishi L200 |
Matrikula | 5577BBH | 1223 BVJ | 3874FPF | 2110FBW |
1. matrikulazioaren data | 2000-09-28 | 2002-04-15 | 2007-05-09 | 2006-06-21 |
Bastidore zk. | JMZCP19P201137457 | XLRTE85XC0E579129 | VSKJ4DHA6UY593969 | MMBENKB407D010260 |
Kilometrajea | Ezezaguna | Ezezaguna | Ezezaguna | Ezezaguna |
Potentzia | 12,66/84 | 47/315 | 13,29/084 | 15,14/100 |
Zilindrada | 4/1840 | 6/12580 | 4 / 1995 | 4/2477 |
Motorra | Gasolina | Gasolioa | Gasolioa | Gasolioa |
Dokumentazioa | Bai | Bai | Bai | Bai |
Giltzak | Bai | Bai | Bai | Bai |
Tasazioko balioa | 1.500,00 euro | 10.000,00 euro | 8.580,00 euro | 10.000,00 euro |
1. lizitazioa | 1.500,00 euro | 10.000,00 euro | 8.580,00 euro | 10.000,00 euro |
1. lizitazioaren gordailua | 300,00 euro | 2.000,00 euro | 1.716,00 euro | 2.000,00 euro |
2. lizitazioa | 1.125,00 euro | 7.500,00 euro | 6.435,00 euro | 7.500,00 euro |
2. lizitazioaren gordailua | 225,00 euro | 1.500,00 euro | 1.287,00 euro | 1.500,00 euro |
Kargak | Ez dira ageri | Ez dira ageri | Ez dira ageri | Ez dira ageri |
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427235, posta elektronikoa: ygalloec@cfnavarra.es).
Iruñean, 2014ko apirilaren 16an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.
Iragarkiaren kodea: F1405987