1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higigarriak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buruak iragarri du eskaintzak aurkezteko epea hasi dela ondoko taulan adierazten diren ondasunak zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko.
Tramite hori 2014ko irailaren 28an bukatuko da, baldin eta ondasunen esleipena aurretik ebatzi ez bada.
Interesdunei ohartarazten zaie besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein unetan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutza interesak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.
Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunen besterentzea:
1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2014ko maiatzaren 22ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, Nafarroako Gorteen kaletik sartuta, 6. solairua). Eskaintzak 2014ko maiatzaren 23an irekiko dira, 09:00etan, leku berean, 2. solairuan.
2. Ez da gutxieneko kopururik finkatu eskaintzetarako.
3. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta barrenean datu hauek izanen dira:
–Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazioa, zer ahalorderen bidez diharduen adierazita, halakorik badu.
–Zer lotetarako egiten duen eskaintza, haren identifikazioa.
–Eskaintzen den zenbatekoa.
–Ez da berme gordailurik eskatzen.
4. Behin gutun-azalak irekita, eskaintza handienetik abiatuko da, eta posturagileek 100,00 euroko kopurutan handitzen ahalko dituzte eskaintzak.
5. Baldin eta ondasun baterako gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza bat baino gehiago berdinduta gelditzen badira diru-kopururik hoberenean, aurrena aurkeztu denari emanen zaio lehentasuna esleipenean, deusetan galarazi gabe ekitaldian eskaintzak hobetu ahal izatea.
6. Enkantearen mahaiak esleitu gabe uzten ahalko ditu ondasunak, aurkeztutako eskaintzak txikiegiak direla uste badu.
7. Esleipen-hartzaileak beharturik daude ekitaldian berean edo bost eguneko epean esleipenaren zenbatekoaren eta berme gordailuaren arteko aldea ematera.
8. Besterentzen diren ondasunek iragarki honen bukaeran ageri diren zama eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi errematearen prezioa horretarako ematea. Iragan den denbora kontuan hartuz, zenbateko ziurtatuak aldaketak izaten ahal ditu.
9. Honako hauek esleipen-hartzailearen kontura dira:
–Ondasunen eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak. Zordunak enpresaburuak direnez, ibilgailuak eskualdatzeari Balio Erantsiaren gaineko Zerga ezarriko zaio, %21eko tasa orokorra hain zuzen esleipen zenbatekoaren gainean.
–Karga lehenetsi gabeak deuseztatzeko agindua dagokion erregistroan inskribatzearen ondoriozko gastu eta zerga guztiak.
–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 166. artikuluak eskatutako gastu eta zergak.
10. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.
11. Esleitutako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.
12. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
13. Ondoko taulan zehaztu dira esleipen zuzenaren bidez besterendu nahi diren ondasunen ezaugarriak eta ondasunen gaineko lehentasunezko kargen ezaugarriak:
LOTEA | BIGARRENA |
Enkantearen ebazpena | 2013-11-6 |
Ibilgailuaren titularra | Exc. Fresneda, S.L. |
Enbargoa | 16281/AU |
Ondasun higigarrien erregistroko idatzoharra | 2011-08-18 |
Modeloa | Citroen Berlingo |
Matrikula | 5944 FGN |
1. matrikulazioaren data | 2006-10-16 |
Bastidore zk. | VF7GBWJYB94280489 |
Kilometrajea | 210.000 km |
Potentzia | 12,78/51 |
Zilindrada | 4/1868 |
Motorra | Gasolioa |
Dokumentazioa | Bai |
Giltzak | Ez |
Tasazioko balioa | 5.850,00 euro |
Gutxieneko eskaintza | Ez da ezarri |
Tarteak | 100,00 euro |
Kargak | Ez dira ageri |
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427235, posta elektronikoa: ygalloec@cfnavarra.es).
Iruñean, 2014ko apirilaren 14an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.
Iragarkiaren kodea: F1405959