3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Jendaurreko informazioa.
Allozko urtegiaren 2014ko erregulazio kanona
2014ko martxoaren 18an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Allozko urtegiaren 2014ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki baino lehenagokoa badute eta han erregulatutako ura erabiltzen badute, 3,6080326532 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegiko erregulazio kanon gisa.
b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa badute eta han erregulatutako ura erabiltzen badute, 27,0644737230 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegiko erregulazio kanon gisa.
c) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 24.936,05 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.
d) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Allozko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, erregulazio kanon gisa 0,0033830592 euro ordainduko dituzte kWh-ko.
e) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute Allozko urtegiko erregulazioari esker, 0,0067661184 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.
f) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Arga ibaitik hartzen dutenek, 0,0169152961 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Allozko urtegiaren erregulazio kanon gisa.
g) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 73.218,15 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2014ko martxoaren 28an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.
Iragarkiaren kodea: E1405082