81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa.
Itoizko urtegiaren 2014ko erregulazio kanona

2014ko martxoaren 18an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Itoizko urtegiaren 2014ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,3797694109 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,9759077358 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,5720460608 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,1681843858 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,7643227108 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,7318427546 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,3338703502 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 24,6108613445 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa eraiki ondokoa badute, 12,6000494572 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

j) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 104.090,74 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

k) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0099511388 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

l) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0117277428 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

m) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0036193472 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

n) Ebroko Ardatzeko erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0033153111 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

o) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0326820949 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

p) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0095025927 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

q) Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Irati ibaitik hartzen dutenek 0,0024515445 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

r) Kontsumitu gabeko erabileretarako kontzesioa izan, eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek 0,0008171815 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

s) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 3.340.580,20 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2014ko martxoaren 31n.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1405081