3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Jendaurreko informazioa.
Eugiko urtegiaren 2014ko erregulazio kanona
2014ko martxoaren 18an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Eugiko urtegiaren 2014ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
a) Eugiko urtegia egin ondoren emanak eta haren erregulazioaren onuradunak diren ur-hornidurek 0,0091789452 euroko kanona izanen dute metro kubikoko.
b) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 40.080,85 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2014ko martxoaren 31n.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.
Iragarkiaren kodea: E1405076