3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Jendaurreko informazioa.
Bardeako ubideko eremu ureztagarriko
ura erabiltzeko tarifa, 2014. urtekoa
2014ko martxoaren 14an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Bardeako Ubideko eremu ureztagarriko ura erabiltzeko 2014ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
a) Nekazaritzako erabiltzaileek 30,9938084040 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.
Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 58.366,89 hektareei 150.997,23 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.
b) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0193711303 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.
c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0077484521 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2014ko martxoaren 28an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.
Iragarkiaren kodea: E1405067