81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa.
Esako urtegiaren 2014ko erregulazio kanona

2014ko martxoaren 18an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Esako urtegiaren 2014ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, Bardeako Ubidetik ureztatzeko kontzesioa badute, 4,4891400937 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa baino lehenagokoa badute, 0,5577777109 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin ondokoa badute, 2,9927600625 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.

d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 23.268,71 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

e) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0011222850 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presa erregulatzeko kanon gisa.

f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0009769398 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0006232098 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

h) Horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek, ura Bardeako Ubidetik hartzen dutenek, 0,0028057126 euro ordainduko dute metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0018704750 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

j) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002805713 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

k) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001870475 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 285.843,20 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2014ko martxoaren 31n.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1405059