81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ, ERROIBAR ETA ORREAGAKO UDALEN BATASUNA

2014ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Auritz, Erroibar eta Orreagako Udalen Batasunak, 2014ko apirilaren 15ean egin zuen osoko bilkuran, 2014. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2014ko apirilaren 16an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1405944