1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
AKATS ZUZENKETA, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak 2014ko urtarrilaren 13an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Orikaingo Polyone España, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.
Ebazpen horretan (2014ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 3koan) akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.
Honela dioen tokian: “17. artikulua.–“Polyone España, S.L.’’ enpresak Orikainen duen lantokiko hitzarmen kolektibo honetan aurreikusita ez dagoen orotan, Estatuko hitzarmen kolektiboan ezarritakoa aplikatuko da eta, subsidiarioki, lan arloko legeria orokorrak ezarritakoa.”
Honela behar du: “17. artikulua.–“Polyone España, S.L.’’ enpresak Orikainen duen lantokiko hitzarmen kolektibo honetan aurreikusita ez dagoen orotan, industria kimikoaren hitzarmen orokorrean ezarritakoa aplikatuko da eta, subsidiarioki, lan arloko legeria orokorrak ezarritakoa.”
Iruñean, 2014ko apirilaren 3an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
Iragarkiaren kodea: F1405118