2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena
Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko martxoaren 20an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.
Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 37.500 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 584.956,50 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretakoak: 20 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0 euro.
7. kapitulua.–Transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 0 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 622.476,50 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 484.627 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 128.176,15 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.060 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.400 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.213,35 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.
Gastuak, guztira: 622.476,50 euro.
Buñuelen, 2014ko apirilaren 22an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1405935