2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNDIO
Kontzejuaren ordenantza, Familiaren laborantzarako lehorreko lurzatien herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Undioko Kontzejuko Batzordeak, 2014ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren ordenantza, Familiaren laborantzarako lehorreko lurzatien herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Undianon, 2014ko apirilaren 16an.–Kontzejuko burua, Blanca Vázquez Jiménez de Bentrosa.
Iragarkiaren kodea: L1405900