2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Arau Subsidiarioen 7. artikulua. Behin betiko onespena
Azkoiengo Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1.–Arau Subsidiarioen 7. artikuluaren aldaketa behin betiko onestea; atal hauek sartuko dira:
–Zilegi da terraza estaltzea ohiko babes elementuak erabilita, hala nola olanak, baina betiere mugikorrak badira.
–Era berean, eta ahalmen bioklimatikoa indartzearren, beirazko elementuak ere erabil daitezke espazio horiek erabat (ez zati batean) estaltzeko, baldin eta beirazko azalera, hala fatxadan nola terrazaren estalkian, ez bada bi azaleren %80koa baino txikiagoa.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betez.
3.–Haren kontra, errekurtso hauek para daitezke, hautara:
–Berraztertzekoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean.
–Gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Espedientea Udaleko Hirigintza Bulegoan dago.
Azkoienen, 2014ko apirilaren 9an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.
Iragarkiaren kodea: L1405409