81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

154/2014 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, otsailaren 14ko 53/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek 2014. urteko eskola egutegian zehar ingelesean murgiltzeko barnetegiko ikastaroetan parte hartzearen gastua finantzatzeko laguntzak emateko oinarriak ezartzen dira.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 53/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek 2014. urteko eskola egutegian zehar ingelesean murgiltzeko barnetegiko ikastaroetan parte hartzearen gastua finantzatzeko laguntzak emateko oinarriak ezartzen dira.

Familia Ugariei buruzko 20/2003 Foru Legea garatzen duen ekainaren 21eko 38/2010 Foru Dekretua betetzearren, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak proposatu du deialdiaren oinarriak aldatzea, baita ikastetxeek eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea ere, otsailaren 14ko 53/2014 Ebazpenak ezartzen duen moduan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 53/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiko oinarrien 8. puntua aldatzea. Hona testu berria:

“8. Laguntzen zenbatekoa eta mugak.

8.1. Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak, 272.000,00 euro gehienez, “Ingelesezko Murgiltze Programa” izeneko 421002 42420 4800 322902 kontu-sailaren kargura ordainduko dira.

8.2. Oro har, ikasle onuradun bakoitzak ikastaroaren kostuaren %50eko laguntza jasoko du, 100,00 euroko mugarekin.

Familia ugarien kasuan, honako hauek izanen dira laguntzak:

–Araubide orokorreko familia ugariak: ikastaroaren kostuaren %60, 120,00 euroko mugarekin.

–Araubide bereziko familia ugariak: ikastaroaren kostuaren %70, 141,00 euroko mugarekin.

Familia ugariei egiten zaizkien deskontu horiek zuzenean aplikatzen ahalko dituzte hizkuntzan murgiltzeko programak antolatzen dituzten enpresek.

8.3. Eskaera ikasle askok egiten badute eta horien kopuruak deialdian ezarritako dirua gainditzen badu, batzordeak hautatuko ditu ikasle onuradunak, hurrengo oinarrian ageri den baremoa aplikatuz”.

2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 53/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiko oinarrien 9. puntua aldatzea. Hala, honako hau dioen tokian:

“Laguntzak puntuazio handiena lortzen duten ikastetxeetako ikasle eskatzaileei emanen zaizkie, 2.720 onuraduneko mugara iritsi arte”.

Honela behar du:

“Laguntzak puntuazio handiena lortzen duten ikastetxeetako ikasle eskatzaileei emanen zaizkie, 272.000 euroko mugara iritsi arte”.

3. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 53/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiko oinarrien 12.3. puntua aldatzea. Hona testu berria:

“12.3. Dokumentazioa jasotakoan, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak dagokion ebazpena onetsiko du. Ebazpen horren bidez ikastetxe bakoitzari bere ikasleei dagozkien laguntzak ordaintzea aginduko da, ikasle onuradunen izen zerrenda eta bakoitzari ordaindu beharreko laguntza adieraziz.

Hizkuntzan murgiltzeko programak antolatzen dituzten enpresek zuzenean egiten badizkiete deskontuak familia ugariei, deskontu horien zenbatekoa Hezkuntza Departamentuak ordainduko die aipatu enpresei”.

4. Ebazpen hau argitaratzen denetik 5 egun naturaleko epea irekitzea, laguntza lortzeko eskaera berriak aurkez daitezen, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 53/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiaren oinarriei jarraikiz.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko apirilaren 16an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1405921