81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2014ko ekitaldiko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2014ko martxoaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2014ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da delako aurrekontua. Hona hemen, haren laburpena argitaraturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 96.250,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 30.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 200.695,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 368.050,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 27.600,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bertzelako diru-sarrerak: 107.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 203.205,00 euro.

Guztira: 1.033.300,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 165.850,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 491.800,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 101.150,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 259.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 10.000,00 euro.

Guztira: 1.033.300,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.

Otsagabian, 2014ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

Iragarkiaren kodea: L1405924